10 minutuko geldialdia egin dute ostalariek

Barren.eus 2021ko mar. 16a, 12:19

Ostalarien Elkarteak 10 minutuko etenaldia egiteko deia egin du gaur eguerdirako, eta Elgoibarko ostalariek bat egin dute deialdiarekin. 

Ostalaritzaren etorkizunaren alde 10 minutuko geldialdia egiteko deia egin dute gaur eguerdirako Ostalarien Elkartetik, eta Elgoibarko hainbat ostalarik bat egin dute deialdiarekin. 12:00etan itxi dituzte tabernetako ateak eta protesta egin dute taberna atarietan. 

2021 03 16 Tabernetan 10 minutuko etena

2021 03 16 Gabi tabernariak pertsianak jaisten