AztraZeneca txertoa emateari laga diote Euskal Herrian ere

Barren.eus 2021ko mar. 15a, 20:05

 

Espainiako Gobernuak urgentziazko batzar batera deitu zituen atzo erkidegoetako arduradunak eta han erabaki zuten hamabost egunez lagatzea txertoa jartzeari. Ezustean harrapatu zituen asko atzo berriak, txertoa hartzeko zeudela batzuk. "Zuhurtziagatik" hartu dute erabakia, baina nahasmendua eragin du. Europan txertoa jarri duten bost milioi pazienteen artean 30 tronbosi kasu agertu ostean hartu dute erabakia, Sendagaien Europako Agentziak jakinarazi duenez. Era berean, nabarmendu dute, baina, tronbosi kasuen tasa ez dela normalean ematen dena baino handiagoa eta txertoaren onurak izan ditzakeen kalteak baino askoz handiagoak direla.