Atzo positibo bana atzeman zituzten Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2021ko mar. 10a, 14:01

Astelehenean baino hamaika positibo gutxiago atzeman zituzten atzo Debabarrenean. Kasu berri bana hauteman dituzte azken orduetan Elgoibarren eta Mendaron.

Astelehenean (32 positibo) baino kasu gutxiago atzeman zituzten martitzenean eskualdean, 21 guztira: Ermuan zortzi, Eibarren zazpi, Mallabian bi eta kasu bana Elgoibarren, Mendaron eta Soraluzen. Ermuak duen intzidentzia tasa gorrirantz gerturatzen ari da, 486,92an baitago. Eibarkoa 305,74koa da eta 121,32an dago Elgoibarkoa.

 • 40 heriotza azken astean
Osasun Sailak azken astean hildakoen berri eman du gaur, eguaztenero egiten duen moduan. Koronabirusaen eraginez 41 lagun hil dira azken astean, martxoaren 1etik 7ra bitartean. Aurreko astean 51 izan ziren zendutakoak. 2020ko martxotik hona 4.873 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian.
Atzo 8.274 PCR eta antigeno proba egin zituen Osasun Sailak, eta %4k eman dute emaitza positiboa; hau da, 335 kasu positibo atzeman dituzte. Lurraldeka, 173 baieztatu ziren Bizkaian, 107 Gipuzkoan, 49 Araban eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

∞Lotura duten albisteak: