Ia asteburu osoan adina positibo atzeman zituzten atzo Debabarrenean

Barren.eus 2021ko mar. 9a, 14:03

Asteburuan, barikutik domekara, 35 koronabirus kasu atzeman zituzten eskualdeko herrietan eta atzo, egun bakarrean, 32 kasu detektatu zituzten, horietako hiru Elgoibarren eta bat Mendaron.

 Kutsatzeek gora egin dute azken egunetan Debabarrena eskualdean eta biztanle gehien dituzten bi herriak, Eibar eta Ermua, eremu laranjan sartu dira berriro ere. Atzo, astelehena, 32 positibo atzeman zituzten PCR eta antigeno probetan: 17 Eibarren (302,10), 10 Ermuan (468,19), 3 Elgoibarren (129,98) eta kasu bana Mendaron eta Soraluzen.

 • Positiboen portzentajea %3,7ra jaitsi da
Atzo, 8.560 test egin zituen jaurlaritzak, eta horietatik 334 izan ziren positiboak, hau da, %3,7koa da positibotasun-tasa. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean ezarria du muga izurria kontrolpean hartzen hasteko. Hona hemen kutsatze datuak lurraldeka: 58 Araban, 101 Gipuzkoan, 172 Bizkaian eta 3 EAEtik kanpo erroldatutakoak. Atzo, gainera, 50 lagun ospitaleratu zituzten, 255 gaixo zeuden Osakidetzako ospitaleetan eta ZIUetan 113. Daturik onena da urtarrilaren 23tik.

∞Lotura duten albisteak: