Debabarrenean 35 positibo atzeman dituzte asteburuan, horietako hiru Elgoibarren

Barren.eus 2021ko mar. 8a, 14:08

Aurreko asteburuarekin alderatuta, gora egin dute kutsatzeek eskualdean, bereziki Ermuan. Elgoibarren hiru positibo gehiago zenbatu dituzte azken hiru egunetan.

Joan den asteburu honetan 35 koronabirus positibo atzeman dituzte Debabarrenean eginiko PCR eta antigeno probetan, aurreko asteburuan baino bederatzi kasu gehiago. Gehienak Ermuan atzeman dituzte (18 barikuan, 1 larunbatean eta 4 igandean). Sei positibo Eibarren eta hiruna kasu Elgoibarren eta Deban.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) martxoak 5 martxoak 6 martxoak 7 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (280,26) 1 1 4 6 (-2)
Ermua (436,98) 18 1 4 23 (+15)
Elgoibar (138,65) 3 0 0 3 (+2)
Deba (238,40) 3 0 0 3 (+3)
Soraluze (226,47) 0 0 0 0 (-2)
Mendaro (141,84) 0 0 0 0 (-1)
Mutriku (0,00) 0 0 0 0 (-)
Mallabia (420,17) 0 0 0 0 (-)
DEBABARRENA (198) 25 2 8 35 (+9)

 • 261 Covid19 kasu Hego Euskal Herrian
Atzo, domekan, 261 COVID-19 kasu atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak Hego Euskal Herrian: Bizkaian 116 kasu positibo atzeman zituzten, Gipuzkoan 64, Araban 32 eta Nafarroan 47. Lurralde horietatik kanpo bizi diren beste bi lagunek ere positibo eman zuten.
Ospitaleei dagokionean, 262 lagun daude egun Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Osakidetzaren ospitaleetan ospitaleratuta; atzo 24 lagun gehiago ospitaleratu zituzten. Horrez gain, Zainketa Intentsiboen Unitatean edo ZIUn, 118 pertsona daude. Gaixotasunaren oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 indizea 0,91koa da.