Odol ateratzea egingo dute Mendaron barikuan

Barren.eus 2021ko mar. 3a, 11:46

Hilabeteko hirugarren ostiralean egin ohi dira Mendaron odol ateratzeak, baina aurreratu egin dituzte. Martxoaren 5ean, bariku honetan, izango da hurrengo odol ateratzea.

Mendaroko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute datozen bi odol ateratzeak aurreratu egingo dituztela martxoaren 5ean, izango da hurrengo odol ateratzea, eta udakoa, uztailaren 2an. Ohi duten moduan, ikastolan egingo dituzte odol ateratzeak, 16:30etik 20:30ak arte.

COVID-19ak eragindako pandemia dela-eta, ordua eskatu behar da aurrez, egunean bertan 688 780 471 telefono zenbakira deituta. Segurtasun neurri guztiak zainduko dituztela ohartarazi dute.

Honako hauek dira odola eman ahal izateko betekizunak.