Martxoaren 8aren bueltako egitarauaren berri eman du Elgoibarko Udalak. Antolaketa lanak herritarrekin elkarlanean eta modu telematikoan egin dituztela azaldu dute, bi bileren bitartez, hain zuzen. Horietan, ideia eta iritziak partekatu eta guztien artean, hilabete osorako egitaraua landu dute.
Honakoa da prestatu duten egitaraua:
- Martxoak 3, asteazkena: Zinea: Adam. 19:30ean Herriko Antzokian
- Martxoak 3 eta 24, asteazkena: Emakumeen hausnarketarako saioa: 'Autocuidado emocional'. 18:00etatik 20:00etara Zoom bidez. Haizea Emakume Taldeakm antolatuta
- Martxoak 4, osteguna: Dokumentala: Zauria(k). 19:00etan Herriko Antzokian.
- Martxoak 6, larunbata. Soinu kontzertua: Sustrai akordeoi taldea. 12:30ean Herriko Antzokian.
- Martxoak 12, ostirala: Antzerkia: Elisa y Marcela. 19:00etan Herriko Antzokian.
- Martxoak 14, igandea: Antzerkia: Meri, Mari eta Lari. 16:30ean Herriko Antzokian.
- Martxoaren 16tik 30era: Argazki erakusketa: Veneziako esentzia (Esmeralda Zapparoli). 18:30etatik 20:30era Kultur Etxeko erakusketa gelan.
- Martxoak 17, asteazkena: Zinea: Volver a empezar (Herself). 19:00etan Herriko Antzokian.
- Martxoak 22, astelehena: Emakumeen hausnarketarako saioa: Zaintza berdintasunean. 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
- Martxoak 26, ostirala: Zine Foruma: Las Bostonianas. 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Egitaraua -PDF-
Herritarrak eta eragileak berdintasunaren alorrean sentsibilizatu eta kontzientziatzeko lanean jarraituko duela azaldu du Udalak, "IV. Berdintasun Planean jasotakoari jarraituz".