Eremu horira igaro da Elgoibar, intzidentzia tasa 225,30era jaitsi baita. Kasu positibo bakarra zenbatu dute joan den asteburuan, aurreko asteburuko kopuru bera. Mendaron zazpi egun zeramatzaten jarraian koronabirus kasu positiborik atzeman gabe eta joan den barikuan atzeman zuten bat. Une honetan 330,97ean dago Mendaroko intzidentzia-tasa. Jaurlaritzak gaur eguneratu dituen datuen arabera, hiru udalerri daude eremu gorrian: Derio, Oñati eta Santurtzi. Eta ez dago udalerririk 5.000 biztanletik beherako "herri gorrien" zerrendan.
Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:
Herria (intzidentzia) | Otsailak 27 | Otsailak 28 | Martxoak 1 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (272,99) | 9 | 0 | 5 | 14 (-2) |
Ermua (262,19) | 4 | 3 | 1 | 8 (-) |
Elgoibar (225,30) | 0 | 1 | 0 | 1 (-) |
Deba (36,68) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
Soraluze (251,64) | 2 | 0 | 0 | 2 (+2) |
Mendaro (330,97) | 1 | 0 | 0 | 1 (-2) |
Mutriku (0,00) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
Mallabia (84,03) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
DEBABARRENA (159) | 16 | 4 | 6 | 26 (-2) |
• Datuak hobetzen Hego Euskal Herrian
Jaurlaritzak 5.140 test diagnostiko egin zituen, eta horietatik 242 positiboak izan ziren: 128 positibo atzeman zituzten Bizkaian, 78 Gipuzkoan, 41 Araban eta hiru lurralde horietatik kanpo bizi den pertsona batek ere eman zuten positibo PCR eta antigeno probetan. Datu horiek tarteko, 100.000 biztanleko hamalau eguneko tasa 255,03n kokatu da. Oinarrizko birsorkuntza tasa, berriz, 0,87 da.
Nafarroan, berriz, joan zen uztailaz geroztik izan den kutsatu kopuru txikiena atzo zenbatu zuten: 42 lagunek eman zuten positibo Osasunbideak egindako probetan. Hala ere, positibotasun tasak gora egin du, gauzatutako proba kopurua ere asko jaitsi delako: 784 proba egin zituzten eta positibotasun tasa %5,4 da.
Ospitaleetako egoera ere ari da hobera egiten, pixkanaka bada ere. Atzo 120 lagun zeuden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ZIUetan, duela astebete baino hamalau gutxiago. Orotara, 22 lagun ospitaleratu zituzten atzokoan, eta gaur egun 299 pertsona daude hiru lurralde horietako ospitaleetan koronabirusaren harira.
∞Lotura duten albisteak:
- Zazpi kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan den astean baino hamar gutxiago (2021-02-26)
- Elgoibar zein Mendaro, eremu gorritik kanpo (2021-02-25)
- Eremu laranjara itzuli da Elgoibar, ia hilabete eremu gorrian egin eta gero (2021-02-23)
- Positibo bakarra atzeman dute asteburuan Elgoibarren eta 580,59ra jaitsi da intzidentzia-tasa (2021-02-22)
- Hamazazpi kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan den astean baino hogei gutxiago (2021-02-19)
- Hiru positibo gehiago atzeman dituzte Mendaron eta 1229,31n dago intzidentzia tasa (2021-02-17)
- Hiru positibo atzeman ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta bat Mendaron (2021-02-16)
- Asteburuan 12 kasu atzeman dituzte Elgoibarren, eta mila kasuren langatik behera egin du intzidentzia tasak (2021-02-15)
- Mugakide diren herrien artean mugitzea baimendu du Labik (2021-02-12)
- 37 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, eta 12 Mendaron (2021-02-12)
- Eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko aukera izango dute (2021-02-09)
- Atzo 17 positibo atzeman zituzten Elgoibarren, eta gorantz jarraitzen du intzidentzia-tasak (2021-02-09)
- Herri gorrien zerrendan da Mendaro berriro ere (2021-02-08)
- 41 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko astean baino bi gutxiago (2021-02-05)
- Herri gorrien zerrendatik irten da Mendaro eta ostalaritzak zabaldu ahal izango du (2021-02-04)
- Zazpi koronabirus kasu berru atzeman zituzten atzo Elgoibarren, asteko kopuru txikiena (2021-02-04)
- Intzidentzia-tasa altuena duen Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietako bat da Elgoibar (2021-02-02)
- Asteburuan atzemandako 35 kasuekin 1.000ko langa gainditu du Elgoibarko intzidentzia-tasak (2021-02-01)
- 43 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko asteko kopuruak bikoiztuz ia (2021-01-29)
- Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron (2021-01-28)
- Eremu gorrira igaro da Elgoibar (2021-01-26)