Zahar etxeetako beharginek beste bi greba egun egingo dituzte, gaur eta martxoaren 30ean

Barren.eus 2021ko ots. 25a, 10:08

Gaurko eta martxoaren 30erako bi greba egun deitu ditu ELAk Gipuzkoako egoitzetan. Lan hitzarmena berritzeko eta lan baldintzak hobetzeko eskaera nagusien barruan, "langile gehiago kontratatzea, prekaritatea desagerraraztea eta langileentzat erreparazio emozionala" eskatzen dituzte.

Gipuzkoako zahar etxeetako lan gatazkak 247. greba eguna bete du gaur. ELA sindikatuak gatazka desblokeatzeko bilera bat deitzeko eskatu dio Aldundiari, eta bilera sorta bat iragarri du Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, 'Gizarte-politikak COVID-19aren aroan: Gipuzkoako lurralde historikoaren esperientzia' izeneko txostena osatu dute bi adituk, eta txosten horretan jasotakoak betetzea eskatu dio ELAk aldundiari. Azterlan horren ondorioetan daude, ELAren esanetan, sindikatuaren eskaera nagusiak: "Beharrezkoa da ratioak handitzea. Langilerik eza, egiturazko arazo bat, pandemian sakondu egin da. Beharrezkoa da langileen erreparazio emozionala egitea; eta eredu soziosanitarioaren eredu aldaketa, pertsonak erdigunean jarriko dituen ereduan aurrera egiteko".
ELAk adierazi duenez, "Gipuzkoako Foru Aldundiak bere propaganda instituzionalarekin jarraitzen du egoitza askotan bajak eta lizentziak betetzen ez diren bitartean, eta horrekin batera, pandemiaren ondorioz lana berrantolatzeak erabiltzaileentzat denbora gutxiago izatea eragiten du, eta gaur egun erabiltzaile bakoitzari eskatzen zaion denbora, osasun krisia hasi zenekoaren berdina edo txikiagoa da".

Aste hauetan Aldundiaren aurrekontua eztabaidatzen ari direla argitu du ELAk, eta azpimarratu du agintari politikoek adinekoei arreta emateko erabiliko den diruaz gain, errealitatea "oso bestelakoa" dela. "Aldundiak egoitzetako hitzarmena berritzea eta 1.000.000 euroko partida bideratzea aurreikusten du, baina horrek 14 euroko igoera ekarriko lieke, gehienez, 2017tik hitzarmenik gabe eta 247 greba egun daramatzaten langileei. Probokazio hutsa iruditzen zaigu", adierazi du sindikatuak.

2021 02 25 greba zahar etxeak kartela elgoibar

∞Lotura duten albisteak: