Osasun Sailak gaur eguerdian jakitera eman dituen datuen arabera, bi positibo berri zenbatu zituzten atzo Elgoibarren eta 433,28ean dago orain 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa. Azken hamalau egunetan 50 positibo zenbatu dituzte. Biharko datuek oso txarrak izan beharko lukete eguenean eremu gorrira itzultzeko. Astelehenean igaro zen Elgoibar gune laranjara, eremu gorrian 28 egun egin eta gero. 2020. urte amaieran 53 egunetan egon zen Elgoibar eremu gorrian, urriaren 15etik hasi eta abenduaren 7ra bitartean 500etik gorakoa izan baitzen intzidentzia-tasa.
Mendaron ez dute positiborik atzeman, bosgarren egunez jarraian.
Eskualdean ere behera egin dute kutsatze datuek. Aurreko egunean baino lau gutxiago atzeman zituzten atzo: 6 Eibarren (316,66), 5 Ermuan (255,95); 2 Elgoibarren (433,28), 2 Soraluzen (150,98) eta kasu bakarra Deban (36,68). Guztira 16 kasu positibo.
• 405 positibo
Atzo 9.543 PCR eta antigeno proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta 405 positibo berri ( %4,2) atzeman zituzten. Lurraldeei erreparatuta, 233 zenbatu zituzten Bizkaian, 103 Gipuzkoan, 65 Araban eta lau bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Oinarrizko birsorkuntza datuak gora egin du, eta 0,9koa izan zela atzo.
Ospitaleetan berriz, egoerak hobera egiten jarraitzen du: azken orduetan 44 lagun ingresatu dituzten arren, guztira 465 dira COVIDaren eraginez erietxeetan daudenak (aurreko egunean baino 29 gutxiago) eta horietatik 132 daude Zainketa Intentsiboetako Unitatean (herenegun baino bi gutxiago).
• Lau heriotza azken astean
Eguaztenero egiten duen moduan, Osasun Sailak hilaren 15etik 21era zendutakoen datuak eman ditu gaur. Guztira 68 pertsona hil dira azken astean COVID-19aren ondorioz. Pandemia hasi zenetik hona, 3.712 lagun hil dira Hego Euskal Herrian. Horien artean, hamar dira Elgoibarren zendutakoak eta bat Mendaron.
∞Lotura duten albisteak:
- Eremu laranjara itzuli da Elgoibar, ia hilabete eremu gorrian egin eta gero (2021-02-23)
- Positibo bakarra atzeman dute asteburuan Elgoibarren eta 580,59ra jaitsi da intzidentzia-tasa (2021-02-22)
- Hamazazpi kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan den astean baino hogei gutxiago (2021-02-19)
- Hiru positibo gehiago atzeman dituzte Mendaron eta 1229,31n dago intzidentzia tasa (2021-02-17)
- Hiru positibo atzeman ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta bat Mendaron (2021-02-16)
- Asteburuan 12 kasu atzeman dituzte Elgoibarren, eta mila kasuren langatik behera egin du intzidentzia tasak (2021-02-15)
- Mugakide diren herrien artean mugitzea baimendu du Labik (2021-02-12)
- 37 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, eta 12 Mendaron (2021-02-12)
- Eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko aukera izango dute (2021-02-09)
- Atzo 17 positibo atzeman zituzten Elgoibarren, eta gorantz jarraitzen du intzidentzia-tasak (2021-02-09)
- Herri gorrien zerrendan da Mendaro berriro ere (2021-02-08)
- 41 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko astean baino bi gutxiago (2021-02-05)
- Herri gorrien zerrendatik irten da Mendaro eta ostalaritzak zabaldu ahal izango du (2021-02-04)
- Zazpi koronabirus kasu berru atzeman zituzten atzo Elgoibarren, asteko kopuru txikiena (2021-02-04)
- Intzidentzia-tasa altuena duen Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietako bat da Elgoibar (2021-02-02)
- Asteburuan atzemandako 35 kasuekin 1.000ko langa gainditu du Elgoibarko intzidentzia-tasak (2021-02-01)
- 43 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko asteko kopuruak bikoiztuz ia (2021-01-29)
- Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron (2021-01-28)
- Eremu gorrira igaro da Elgoibar (2021-01-26)