Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 23 mapa euskal herria berriaUrtarrilaren 26an sartu zen Elgoibar eremu gorrian, 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasak 500eko langa pasatu zuenean. Egoerak hobera egin du azken egunotan, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, kasu metatuen tasa 467,94ra jaitsi zen atzo.

Hori bai, lau koronabirus positibo gehiago atzeman zituzten atzo eginiko PCR eta antigeno probetan. Elgoibar eta Oñati ziren atzo eremu gorrian zeuden 5.000 biztanletik gorako Gipuzkoako herri bakarrak. Orain Oñati da gorrian dagoen probintziako herri bakarra, 1430,07ko intzidentziarekin. Alabaina, Jaurlaritzak astelehenetan eta eguenetan eguneratzen du eremu gorrian dauden herrien zerrenda. Hortaz, intzidentziak 500eko langaren azpitik jarraitzen badu eguenean, Eskola Kirola eta federatuen entrenamenduak berriz ere martxan jartzeko aukera izango lukete barikutik aurrera.

Mendaron ez dute positibo berririk atzeman joan den ostegunaz geroztik, eta 851,06an dago intzidentzia-tasa.

Debabarrenean 21 positibo atzeman zituzten atzo: 11 Eibarren (305,74), 5 Ermuan (237,22), 4 Elgoibarren (467,94) eta bat Deban (18,34).

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza