Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 16 bizikidetza programa deialdiaElgoibarko Udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiek deituta, bizikidetza sustatzeko programa berria osatzeko bilera irekia egingo da urriaren 21ean, eguaztenean, Elgoibarko Kultur Etxean. Gai honen inguruan herritarrek dituzten ikuspegi desberdinak partekatu nahi dituzte bileran.

Elgoibarko Udalean ordezkatutako talde politiko guztiek deitu dute bizikidetza kultura berria sustatzeko bilera irekia. Udala bera arduratuko da prozesu hau kudeatzeaz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes eta laguntzarekin. Deitzaileek ohartarazi dutenez, ez da hitzaldi edo aurkezpen bat izango, aitzitik herritarren iritzia entzun eta beraien kritika eta aipamenetatik bizikidetza programa berria osatzeko ideiak landu nahi dituzte. Beraz, bilera eta tailer formatuko saioa “irekia” eta “dinamikoa” izango dela nabarmendu dute, eta honenbestez, parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.

Bilera urriaren 21ean, eguaztenean, egingo dute Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etan hasita. 

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza