Azken hamalau egunetan 142 positibo atzeman ditu Osasun Saiak Elgoibarren, eta martxoaz geroztik 934 lagunek eman dute positibo Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera. Iturri beraren arabera, 9 dira Elgoibarren hildakoak.
Eskualdeko datuei dagokionez, atzo 18 positibo atzeman zituzten Debabarrenan, aurreko egunean baino hiru gehiago. Eibarren (462,26) 9 hauteman zituzten, 5 Elgoibarren (1230,50), 2 Mendaron (851,06), 1 Mutrikun (188,18) eta 1 Soraluzen (176,14). Elgoibar da eremu gorrian dagoen bakarra, Deba eta Eibar eremu laranjan daude eta horian daude Ermua eta Mutriku.
• Beheranzko joera Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian 781 kasu berri atzeman zituzten atzo. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 13.820 test diagnostiko egin ziren, eta, horietatik, 684 positiboak izan ziren: 100 positibo atzeman zituzten Araban, 386 Bizkaian, 187 Gipuzkoan eta 11 lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonetan atzeman zituzten. Nafarroan 97 positibo zenbatu zituzten guztira, 2.869 proba eginda. Bezperako datuak baino hobexeagoak dira atzokoak, herenegun 835 kasu zenbatu baitzituzten lau lurraldeetan.
- COVID-19aren ondorioz 70 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzaren eskumeneko zentroetan, eta COVID-19a duten 167 pertsona daude ZIU Zaintza Intentsiboetako Unitateetan ingresatuta. Nafarroan 159 lagun daude ospitaleratuta.
∞Lotura duten albisteak:
- Sei positibo berri Elgoibarren eta lau Mendaron (2021-02-10)
- Eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko aukera izango dute (2021-02-09)
- Atzo 17 positibo atzeman zituzten Elgoibarren, eta gorantz jarraitzen du intzidentzia-tasak (2021-02-09)
- Herri gorrien zerrendan da Mendaro berriro ere (2021-02-08)
- 41 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko astean baino bi gutxiago (2021-02-05)
- Herri gorrien zerrendatik irten da Mendaro eta ostalaritzak zabaldu ahal izango du (2021-02-04)
- Zazpi koronabirus kasu berru atzeman zituzten atzo Elgoibarren, asteko kopuru txikiena (2021-02-04)
- Beste 11 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren (2021-02-03)
- Intzidentzia-tasa altuena duen Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietako bat da Elgoibar (2021-02-02)
- Asteburuan atzemandako 35 kasuekin 1.000ko langa gainditu du Elgoibarko intzidentzia-tasak (2021-02-01)
- 43 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko asteko kopuruak bikoiztuz ia (2021-01-29)
- Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron (2021-01-28)
- Eremu gorrira igaro da Elgoibar (2021-01-26)