Atzo 17 positibo atzeman zituzten Elgoibarren, eta gorantz jarraitzen du intzidentzia-tasak

Barren.eus 2021ko ots. 9a, 13:06

Elgoibarrek du intzidentzia-tasa altuena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Atzo beste 17 positibo zenbatu ostean, 1291,16an dago intzidentzia. Mendaron hiru positibo berri zenbatu zituzten atzo.

Intzidentziak-tasak igotzen jarraitzen du Elgoibarren eta 1291,16an dago une hauetan, pandemiaren hirugarren olatuan izan duen tasa altuena. Hamabost egun daramatzagu eremu gorrian sartuta, urtarrilaren 25etik, eta 148 kasu atzeman dituzte guztira, batez beste 9,8 eguneko. Azken 60 egunak erreferentziatzat hartuta, berriz, 295 kasu atzeman dituzte.

Mendaron ere ez da hobea egoera. Atzo hiru koronabirus kasu gehiago atzeman zituzten eta 567,38ean dago intzidentzia-tasa-. Ostalaritza, Eskola kirola eta beste hainbat udal zerbitzu eta espazio itxita dituzte Mendarok zein Elgoibarrek. Egoera horretan dauden eskualdeko herri bakarrak dira gaur gaurkoz.

2021 02 09 korodata elgoibar covid19 otsailak8rarte

∞Lotura duten albisteak: