Herri gorrien zerrendan da Mendaro berriro ere

Barren.eus 2021ko ots. 8a, 13:40

Osasun Sailak "herri gorrien" zerrenda eman du jakitera, eta 5.000 biztanletik beherako herrien kasuan, Mendaro ageri da berriro ere. Elgoibarren 23 kasu positibo zenbatu dituzte joan den asteburuan, aurreko asteburuan baino 12 gutxiago, eta eremu gorrian jarraitzen du hamabostgarren egunez.

 Denbora gutxi eman du Mendarok Jaurlaritzak herri txikietarako darabilen "herri gorrien" zerrendatik kanpo. Joan den eguenean irten zen zerrendatik baina berriro sartu da gaur (Jaurlaritzak astelehenetan eta eguenetan eguneratzen ditu). Joan den asteburuan bost kasu berri zenbatu dituzte Mendaron, 2 barikuan eta 3 zapatuan. Intzientzia tasa 709,22ra igo da.
5.000 biztanletik beherako herrietan hiru aldagai hartzen dituzte kontuan herri hori "gorria" den edo ez ondorioztatzeko: 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia-tasa gainditzea, azken zazpi egunetan hiru kasu edo gehiago erregistratzea eta dagokion osasun eremua ere "gune gorrian" kokatzea.
Honenbestez, Mendaroko taberna eta jatetxeek berriro itxi beharko dituzte.
 • Intzidentzia ez da jaisten Elgoibarren
Elgoibarren 23 kasu positibo zenbatu dituzte asteburuan (11 barikuan, 7 zapatuan eta 5 domekan), aurreko asteburuan baino 12 gutxiago, baina, hala ere, goian jarraitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak, 1230,50ean. Urtarrilaren 26az geroztik eremu gorrian dago Elgoibar.

2021 02 08 korodata elgoibar otsailak7rarte

Debabarrena eskualdean Elgoibarren eta Mendaron bakarrik egongo da itxita ostalaritza bihartik aurrera, Eibar eremu gorritik irten baita asteburua erta gero. Asteburuan eskualdean atzemandako positibo berrien heren bat atzeman dute Elgoibarren. Joan den asteburuan baino 25 positibo gutxiago zenbatu dituzte azken hiru egunetan Debabarrenean.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Otsailak 5 Otsailak 6 Otsailak 7 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (491,37) 5 6 8 19 (+16)
Ermua (387,04) 4 1 2 7 (-5)
Elgoibar (1230,5) 11 7 5 23 (+12)
Deba (440,12) 1 4 1 6 (+2)
Soraluze (75,59) 0 1 1 2 (+2)
Mendaro (709,22) 2 3 0 5 (+5)
Mutriku (207,00) 0 1 0 1 (+1)
Mallabia (252,10) 0 0 0 0 (-)
DEBABARRENA (551) 23 23 17 63 (-25)

 Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 164 pertsona ZIUn daude.

∞Lotura duten albisteak: