Elgoibarko hainbat lekutan sartu ziren lapurrak martitzen goizaldean

Barren.eus 2021ko ots. 3a, 16:57

Goizaldeko ordubatak aldean kristal apurtuen hotsa entzun zuten martitzenean Urazandiko bizilagunek. Auzoan dagoen Yoga, Biomagnetismoa edo Osteopatia zentro barrura sartu ziren lapurrak, eta ez zen lapurretan egiten saiatu ziren herriko leku bakarra izan.


Errosario kalean dagoen Baltasar elkartean ere sartu ziren lapurrak gau berean, ibai aldeko leihoetako batetik. Koronabirusa dela-eta itxita dago Baltasar, gainerako elkarte gastronomikoak moduan. Urazandiko zentrotik ere ezer gutxi eraman zuten arren, kalteak laga zituzten leihoa eta atea apurtuta. Sartu ziren leihoa lurretik metro batzuetara dagoen arren, modu akrobatikoan ailegatu ziren airearen aparailu pareraino, eta han leihoa apurtuta sartu ziren barrura. EA alderdiak Jausoro plazan daukan alkartetxean eta beste trasteleku batean ere sartu ei ziren lapurrak. Ertzaintza ari da ikertzen gertatutakoa.