Intzidentzia-tasa altuena duen Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietako bat da Elgoibar

Barren.eus 2021ko ots. 2a, 13:57

Atzo 14 koronabirus positibo gehiago atzeman ostean, Elgoibarrek 1152,51ko inzidentzia tasa dauka, bosgarren altuena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean.

 Markina-Xemeinek (1432,84), Azpeitiak (1327,20), Oriok (1239,40) eta Durangok (1159,20) bakarrik dute Elgoibarrek duen intzidentzia tasa baino handiagoa. Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, Elgoibarrek baieztatutako 1152 kasu ditu 100.000 biztanleko.

Era berean, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 2,08koa da Elgoibarren eta 0,78koa Mendaron (3koa zen orain sei egun).

 • 91 udalerri eremu gorrian
EAEko 251 udalerrietatik 91k gainditu dute 500eko intzidentzia tasa metatua azken 14 egunetan. Joan den martitzenetik aurrera 79tik 91ra igo da eremu gorrian dauden herrien kopurua. Herri horietan tabernak itxita egon behar dute eta ezin da taldeko kirol jarduerarik egin, ezta eskola kirola ere.

∞Lotura duten albisteak: