Elgoibarrek 1039,86ko intzidentzia-tasarekin hasi du otsaila. Azke hiru asteburuetan proportzionalki egin dute gora kutsatzeek. Orain dela bi asteburu kasu bakarra zenbatu zuten, 17 kasu aurreko asteburuan eta 35 izan dira joan den honetan: 8 barikuan, 11 zapatuan eta 16 domekan.
Mendaron ez dute koronabirus kasurik atzeman asteburuan, eta pixka bat behera egin du intzidentzia-tasak. 709,22koa da gaur gaurkoz.
• Debabarrena eremu gorrian
Debabarrena eskualdean joan den asteburuan baino 11 positibo gehiago zenbatu dituzte joan den barikutik domekara bitartean. Joan den asteburuan ez zegoen eremu gorrian eskualdeko herririk eta orain hiru dira, biztanle gehien dituzten hirurak: Eibar, Ermua eta Elgoibar. 5.000 biztanletik gorako herrien batez besteko intzidetzia tasa 562an dago. Eta intzidentziarik handiean Elgoibarrek eta Mendarok dute.
Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:
Herria (intzidentzia) | Urtarrilak 29 | Urtarrilak 30 | Urtarrilak 31 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (549,61) | 9 | 16 | 10 | 35 (+4) |
Ermua (536,86) | 3 | 4 | 5 | 12 (-10) |
Elgoibar (1039,86) | 8 | 11 | 16 | 35 (+18) |
Deba (275,08) | 1 | 3 | 0 | 4 (+1) |
Soraluze (75,59) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
Mendaro (709,22) | 0 | 0 | 0 | 0 (-2) |
Mutriku (414,00) | 1 | 0 | 1 | 2 (-) |
Mallabia (84,03) | 0 | 0 | 0 | 0 (-1) |
DEBABARRENA (562) | 22 | 34 | 32 | 88 (+11) |
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn. Guztira 160 pertsona ZIUn daude. Hori horrela, apiriletik erregistratu den pertsona kopuru altuena zenbatu dute ZIUetan.
∞Lotura duten albisteak:
- 43 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko asteko kopuruak bikoiztuz ia (2021-01-29)
- Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron (2021-01-28)
- Eremu gorrira igaro da Elgoibar (2021-01-26)
- Asteburuan 17 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren, eta eremu gorritik gertu dago (2021-01-25)
- 25 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, 14 atzo (2021-01-22)
- Eremu horira igaro da Elgoibar, baina kasuek gora egin dute Mendaron (2021-01-19)
- Elgoibarren 11 positibo atzeman dituzte azken lau egunetan eta 415,94ean dago intzidentzia-tasa (2021-01-15)
- Sei positibo berri asteburuan eta intzidentzia-tasa eremu gorrira gerturatzen (2021-01-11)
- Asteon atzemandako 21 positibo berrirekin, 398,61ko intzidentzia tasa du Elgoibarrek (2021-01-08)
- Beste hamar positibo baieztatu dituzte Elgoibarren asteburuan (2021-01-04)
- Positibo berririk ez dute atzeman asteburuan Elgoibarren (2020-12-28)