Joan den urteko urrian gertatu zen moduan, oraingoan ere aldi berean itxi dituzte Elgoibarko zein Mendaroko Eguneko Zentroak. Elgoibarko Udalak emandako azalpenen arabera, zerbitzuko erabiltzaile bat etxean konfinatuta dago Covid-19a dela eta, eta zerbitzua ixtea erabaki dute Gipuzkoako Foru Aldundiak halaxe egiteko eskatu dielako. Jakinarazi dutenez, otsailaren 12a bitartean egongo dela itxita aurreikusten dute.
Mendaroko Eguneko Zentroan koronabirus kasu positibo bat agertu da eta gaur goizetik itxita dago. Erabiltzaileei PCR probak egiten hasi zaizkie gaur bertan, eta bi astez itxita egongo dela aurreikusten dute, berriro ere otsailaren 15ean zabaltzeko.
∞Lotura duten albisteak: