‘Osasuna eta COVID-19a’ hitzaldia emango dute barikuan Elgoibarren

Barren.eus 2021ko urt. 27a, 16:55

Osasuna eta eskubideak elkarteak antolatuta Osasuna eta COVID-19 izenburuko hitzaldia izango da Elgoibarren barikuan, urtarrilaren 29an.

Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian izango da, 18:00etan. “COVID-19 gaitzaren eraginez bizi ditugun garai zail hauen aurrean hiritarrok osasun erakunde ofizialetatik agintzen zaizkigun neurri debeku eta aholkuez gain, gure defentsak eta immunitate sistema sendotze aldera eskura dauzkagun aukerez hitz egingo dute hizlariek”, zabaldu dute antolatzaileek. Hiru izango dira hizlariak: Juango Martinez Kirurgia orokorreko eta digestio aparatuko sendagilea; Ricardo Arriola, sendagile, homeopata eta akupunturan aditua; eta Silvana Huegun diestista. Sarrera doan izango da eta hizlaria nagusiki gazteleraz izango dela aurreratu dute. Pandemia kontuengatik 25 lagun sartu ahal izango dira gehienez.

2021 01 27 covid19 hitzaldia elgoibar