45 lagunek eman dute odola Meka ikastetxean eginiko odol ateratzean

Barren.eus 2021ko urt. 26a, 10:18

Meka Lanbide Eskolan urtero egiten duten odol-ateratzea egin zuten joan den barikuan, eta ikastetxeko ikasle, irakasle eta beharginek eman zuten odola.

'Eman odola, eman bizia' lelopean 45 lagunek hartu zuten parte Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatutako saioan, eta elkarteko arduradunek eskerrak eman dizkiete Mekakoei erakutsitako prestutasunagatik.

Elgoibarko Odol Emaileen elkartetik jakitera eman dutenez, eurek antolatzen dituzten odol ateratze saioez aparte, hainbat enpresa eta ikastetxetan egiten dituzte odol ateratzeak urtean behin, "Danobat edo Rodisa moduko enpresa handietan, adibidez", zehaztu dute. Aurten, baina, pandemiaren eraginez ezin izan dituzte ohiko odol-ateratze horietako batzuk antolatu. Hori dela-eta, hilean behin edo birritan antolatzen dituzten odol-ateratzeetan parte hartzera animatu dituzte elgoibartarrak elkarteko arduradunek. Otsailaren 5ean eta 26an izango dira hurrengo odol-ateratzeak. Jubilatuen Biltokian egingo dituzte, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 623 328 408 telefonora deituta.

2021 01 22 odol ateratzea elgoibar meka LE