Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 22 fucking covid maskarilla elgoibar kalean barrenAzken lau egunetan 25 koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko astean baino 14 kasu gehiago, eta eremu laranjara igaro da berriro ere intzidentzia-tasa. Mendaron ez da hobea egoera, sei kasu zenbatu baitituzte azken lau egunetan.

 Astelehenetik eguenera, 25 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 11 atzeman zituzten): 14 eguenean, 5 eguaztenean, 5 martitzenean eta 1 astelehenean. Astea eremu horian hasi bagenuen ere, eremu laranjan dago Elgoibar une honetan, 372,62ko intzidentzia-tasarekin. Okerrena da, aste honetan atzemandako kasuek eragina izan dezaketela datozen egunetan.

Mendaron sei koronabirus positibo atzeman dituzte aste honetan: 2 eguenean, 1 eguaztenean, 1 martitzenean eta 2 astelehenean. Mendaron 472,81koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua, gaur-gaurkoz.

 • Debabarrena eremu gorritik kanpo
Deba eremu gorritik irten eta gero, eskualdean ez dago herririk eremu gorrian. Hori bai, 5.000 biztanletik gorako Debabarrenako lau herri [Elgoibar, Eibar (371,26), Deba (311,75) eta Mutriku (489,27)] daude eremu laranjan eta bat horian, Ermua (299,64), gutxigatik bada ere. Gipuzkoako intzidentzia-tasa 441,25ean dago, besteak beste, 5.000 biztanletik gorako hamahiru herri daudelako eremu gorrian. Bizkaia eremu gorrian dago 546,37ko intzidentziarekin eta Arabakoa 470,31ean dago, eremu laranjan.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza