Bideoa: Bertakoari lekua

Barren.eus 2021ko urt. 22a, 09:01

Basoak lehengoratzeko ahaleginean dihardute Lurgaia fundaziokoek eta egiteko horren barruan, Zirardamendin bertoko zuhaitz espezieak landatzera deitu zuten zapaturako. 40 bat lagun batu ziren deialdira. Lurgaiako kideen azalpenak eta landaketan parte hartu zuten zenbait lagunen iritziak jaso ditugu honako bideoan.

2002an sortu zuten Lurgaia ekologista batzuek, ingurumenaren aldeko ekintza gizarte zibiletik gauzatzeko asmoz. Gaur egun, 400 bazkide inguru dira, eta bertoko basoak eta biodibertsitatea zaintzeko ari dira lanean. Orain arte, Bizkaian aritu izan dira batez ere, baina Gipuzkoan ere indarra hartzen ari dira pixkanaka. Euren bazkideen ekarpenekin, erakunde eta enpresekin egindako hitzarmenekin eta administrazio publikoen unean uneko dirulaguntzekin finantzatzen dute Lurgaiaren proiektua eta laguntza publikoen mende ez egoteak beren independentzia zaintzen eta proiektuen egonkortasuna bermatzen laguntzen die.

Euren egitekoen eta egiteko moduen berri eman zion BARRENi Lurgaiako kide Sergio Gallegok zapatuan, Zirardamendin. Goiko bideoan ikus dezakezue, edo BARREN aldizkariaren 1087. zenbakian irakur dezakezuen erreportajean -PDF-

2021 01 16 lurgaiako kideak sergio gallego zirardamendi elgoibar

∞Lotura duten albisteak: