Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 10 elurretan Elgoibar idotorbe moru ikuspegia 0Lurralde Historikoetan eta intzidentzia-tasa altua duten udalerrietan konfinamendu perimetrala ezartzea erabaki du Jaurlaritzak LABIren Batzorde Teknikoak gaur egin duten bileran.

Labik abenduaren 19etik indarrean dauden neurriak mantendu egingo ditu batetik, eta bestetik neurri batzuk zorroztu egingo dituztela jakinarazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.

Hala, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak itxi egingo dituzte, eta udalerri horietan ostalaritza itxi beharko dute. Gogoratu behar da Elgoibarren 450,60koa dela gaur intzidentzia-tasa. Hortaz, eremu gorrian sartuko balitz ostalaritza sektoreaz gainera herritar guztiengan izango luke eragina. Gainera, eremu gorrian dauden udalerriak itxiko dituzte, eta ezin izango da horietan sartu edo irten, ezinbestekoak ez diren jarduetarako salbu. Udalerri horietako biztanleek ezingo dute alboko udalerrietara joan-etorririk egin, eta taldeko kirol jarduerak etenda geratuko dira. Sagarduik azaldu duenez, eremu gorrian dauden herrien zerrenda astelehenetan eta eguenetan berrikusiko du Jaurlaritzak, astero, orain ostalaritzarekin egiten duten moduan.

Era berean, ezin izango da probintzia batetik bestera joan, Lurralde Historikoaren konfinamendua ezarriko baitu Jaurlaritzak.

 • Merkataritza estableziimendu handien edukiera murritzagoa

Ostalaritzari lotutako neurrietan ez da aldaketarik egongo, eta itxiera ordutegia bere horretan lagako dute: 20:00etan itxi beharko dute. Eremu gorrian dauden udalerrietan, aurrerantzean ere itxita egongo da ostalaritza. Etxeratze aginduak ere berdin segituko du toki guztietan: 22:00etan izango da.
Neurri berien artean, intzidentzia-tasa altuak erregistratzen diren udalerrietan, 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak %40ra murriztuko dira eta azalera txikiagoa dutenen kasuan, % 60ra. Horrez gain, udalerri horietan, taldeko kirol-jarduera ere etenda geratu beharko da.

 • Eskola kirola eta dantza taldeen entseguak 

Intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 500 positibotik beherakoa den udalerrietan, eskola kirola baimenduko dute, baina soilik entrenamenduetarako. Ildo beretik, profesionalak ez diren dantza taldeen entseguak ere baimentzea erabaki du Jaurlaritzak, eta joko eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ere emango du (edukiera eta ordutegiak ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion modukoak izango dira).

Indarrean jarraitzen dute EAEko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren mugak, sei pertsonako taldeen mugak, eta jarduerak 21:00etan eteteak
Urtarrilaren 13an, eguaztena, jarriko dituzte indarrean neurri berriak.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza