Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 11 PCR probaJoan zen asteburuan baino lau koronabirus kasu gutxiago atzeman dituzten arren, Elgoibarko Intzidentzia-tasak 500eko langara gerturatzen jarraitzen du.

Joan zen barikuan, urtarrilaren 8an, 398,61ean zegoen Elgoibarko intzidentzia-tasa eta une honetan 450,61ean dago. 500eko langa gaindituz gero eremu gorrian sartuko litzateke, eta horrek eragina izango luke ostalaritzan.

Asteburuan sei koronabirus positibo berri atzeman dituzte elgoibartarrei eginiko probetan, lau barikuan eta bi zapatuan.
Mendaron ez dute kasu berririk atzeman. Joan den abenduaren 30ean atzeman zuten azken koronabirus positiboa. Eskualdeari dagokionez, duela astebete eremu horian zeuden 5.000 biztanletik gorako Debabarreneko bost herriak, eta, aldiz, eremu laranjan daude orain hiru: Deba, Elgoibar eta Eibar.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Urtarrilak 8 Urtarrilak 9 Urtarrilak 10 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (320,30) 8 3 15 26 (+15)
Ermua (280,92) 1 0 1 2 (-5)
Elgoibar (450,61) 4 2 0 6 (-4)
Deba (458,46) 2 1 1 4 (+4)
Soraluze (100,65) 0 1 0 1 (-)
Mendaro (141,84) 0 0 0 0 (-)
Mutriku (225,82) 0 1 2 3 (+1)
Mallabia (336,13) 0 0 0 0 (-2)
DEBABARRENA (346) 15 8 19 42 (+9)

• Labiren batzarra, gaur
Labiren aholku batzordeak gaur erabaki dezake murrizketak zorroztea. 12:00etan hasi dute batzarra, eta ostean erabakien berri emango du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Labik antzerako bi bilera egin zituen joan den astelehenean eta barikuan ere, baina erabaki zuten oraingoz ez zutela proposatuko pandemiari kontra egiteko neurri berririk.

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza