Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 08 elgoibar sanbartolome kalea300eko intzidentzia tasaren langa gainditu eta eremu laranjara igaro da asteon Elgoibar; izan ere, 294,63koa zen positibotasun tasa astelehenean, eta, gaur-gaurkoz, 398,61ko da.

 Azken lau egunetan, astelehenetik eguenera, 21 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 15 atzeman zituzten): 1 eguenean, 4 eguaztenean, 8 martitzenean eta 8 astelehenean.
Mendaron, aldiz, ez dute kasu berririk atzeman. Joan den abenduaren 30ean atzeman zuten azken koronabirus positiboa.
Debabarrenean Elgoibar eta Deba (421,79) daude une honetan eremu laranjan. Astelehenean eremu horian zeuden eskualdeko herri guztietako intzidentzia-tasak, eta hortaz, eskualde osoan egin du gora kutsatze-kopuruak.

Debabarrena eskualdeko datuak, herriz herri, urtarrilaren 1etik 7ra:

  • Eibar 40 positibo (247,51ko intzidentzia-tasa)
  • Elgoibar 31 (398,61)
  • Deba 17 (421,79)
  • Ermua 16 (268,43)
  • Mutriku 7 (169,36)
  • Mallabia 4 (504,20)
  • Soraluze 3 (75,49)
  • Mendaro 0 (47,28)
  • DEBABARRENA 118

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

2021 01 08 korodata grafikoa urtarrilak6

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza