Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 04 Covid19 positibo test2020ko azken asteburuan ez zuten koronabirus kasu positiborik atzeman Elgoibarren, baina urteko lehen asteburuan gora egin dute kasuek eta baita intzidentzia-tasak ere. 2020 urtean 673 positibo atzeman zituzten guztira Elgoibarren, eta zortzi dira Covid19-arekin zerikusia duten hildakoak.

Azken hiru egunetan hamar positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: sei zapatuan eta lau domekan. Intzidentzia tasa 294,63an dago une honetan, eremu horian. Izan ere, urteko azken egunetan ere gora egin zuten kasuek, eta abenduaren 28tik 31ra bitartean hamabost kasu berri detektatu zituzten.

Mendaron ez dute kasu positiborik atzeman urtea hasi zenetik. Abenduaren 30ean atzeman zuten azken positiboa.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Urtarrilak 1 Urtarrilak 2 Urtarrilak 3 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (225,67) 1 4 6 11 (+5)
Ermua (287,16) 3 1 3 7 (+7)
Elgoibar (294,63) 0 6 4 10 (+10)
Deba (110,03) 0 0 0 0 (-2)
Soraluze (50,33) 1 0 0 1 (+1)
Mendaro (141,84) 0 0 0 0 (-)
Mutriku (94,09) 1 0 1 2 (+2)
Mallabia (336,13) 0 0 2 2 (-)
DEBABARRENA (168) 6 11 16 33 (+23)

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.

2020 01 04 korodata elgoibar covid19 abenduak29koa

 ∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza