Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 27 Mikel Lizarralde Gipuzkoa herriz herriEsklerosi anizkoitzaren ikerkuntzarako dirua batzea ditu helburutzat Mikel Lizarraldek eta helburu horrekin ekin dio bere bigarren erronka handiari: hamabi etapatan, Gipuzkoako 89 udalerriak bizikletaz lotzea. Atzo iritsi zen gurera.

Mikel Lizarralderi (Eibar, 1980) esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten duela bi urte. Mendian korrika ari zela bikoitza ikusten hasi zen. Huraxe izan zen lehen sintoma. Mendaroko ospitalean orban batzuk atzeman zizkioten buruan eta gero etorri zen diagnostikoa: esklerosi anizkoitza zuen. Kolpe gogorra izan zuela aitortua du Lizarraldek, baina ospitalean bertan erabaki zuela gaitza ahal zen ondoen eramaten ahalegintzea. Dieta aldatu zuen, eta kirol gehiago egiteari ekin. Gaur egun, sasoiko dago. “Bizitza normala” egiten du. "Astean behin Avonex izeneko botika bat hartzen dut, gaitzak lokartuta jarraitu dezan. Ahalik gehien zaintzen dut nire burua, kirola eta dieta baten bidez", dio bere webgunean.

Erronkak ere jarri zizkion bere buruari ospitalean zela. Edo hantxe hasi zen Zegama-Aizkorri mendi maratoiarekin amesten ere. Horixe izan du gaur artean egin duen sona handieneko erronka. 42,195 kilometroko proba da Zegama-Aizkorri, 5.400 metrotik gorako desnibel metatua duena. Pentsatu eta egin. "Nork esan behar zidan urtebete lehenago 2019ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia amaituko nuela. Mila aurpegidun gaitza da esklerosi anizkoitza. Batzuengan gainbehera azkarra ikus daiteke. Nire kasuan diagnostikoa ez da muga izan mendi maratoi hau egiteko. Egin dudanak lagundu dezala hurrengoan gazte bati gaitza diagnostikatzean beldurra samurtzen", idatzi zuen Zegama-Aizkorri maratoiaz idatzi zuen kronikan 
 
Orain, bizikletaz Gipuzkoako herri guztiak lotzeko erronkari heldu dio. Hamabi etapatan aurreikusten du Gipuzkoako 89 udalerriak bisitatzea. Orbea, SD Eibar, CodeSyntax eta Fisioarima ditu babesletzat eta abenduaren 26an osatu zuen aurreneko etapa, Eibar-Elgeta-Bergara-Soraluze eta Eibar arteko bidea egin zuen, 60 kilometro, 990 metroko desnibel metatua. Bigarren etapa osatu zuen atzo, Debabarrena eskualdean. 68 kilometro bidea egin zuen, Eibarren hasita, eta bidean herri guztietan egin ohi duen bezala, Mendaron eta Elgoibarren ere egin zituen geldialdiak (Argazkian, Mendaroko plazan). Dirua batzea da, baina, ekimen honen helburu nagusiena eta horretarako bi bide daude. Orbea Orcak diseinatutako bizikletarako erropa erosita edota zuzenean diru ekarpena eginez Biodonostiari. Bizi.eus bere webgunean jaso ditu azalpen guztiak. 

2020 12 27 mikel lizarralde eronka esklerosi Elgoibar

 
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza