Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 03 elgoibar udaletxea zorionak argiegaz barrenJaurlaritzak dokumentu bat argitaratu du Gabonetako neurri berrien inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Datozen egunetan herritarrek zer egin dezaketen eta zer ez azaltzen duen dokumentua da, eta 85 puntutan laburbiltzen ditu galdera-erantzun horiek.

 Eusko Jauurlaritzak neurri murriztaile gehiago iragarri zituen martitzenean, LABI aholku batzordearen bileraren ostean. Neurri horiek abenduaren 10eko dekretuan doituko dira eta Euskadiko Buletin Ofizialean argitaratu ostean, abenduaren 24an jarriko dira indarrean. Hona hemen Gabonetako neurrien inguruko zalantzak argitzeko, galdera-erantzunak.

1. Indarrean jarraitzen al du sei pertsonatik gorako taldeetan espazio publiko eta pribatuetan egoteko mugak?

Bai.

2. Ba al du salbuespenik muga horrek?

Sei pertsonatik gorako taldeetan egoteko muga egunero aplikatuko da, 2020ko abenduaren 24ko eta 25eko gabonetako afarietan eta bazkarietan izan ezik. Egun horietan, gehienez 10 pertsona izango dira. Dekretuan gomendatzen da bi bizikidetza- unitate baino gehiago ez elkartzea, unitate horiek beti berak izatea, eta, nolanahi ere, arreta eta zaintza berezia izatea COVID-19aren aurrean egoera ahulean dauden pertsonekin.

3. Aurreko galderan abenduaren 24rako eta 25erako aurreikusitako 10 pertsonako mugan, haurrak eta adingabeak ere kontuan hartu behar dira?

Bai. 10 pertsonako gehieneko mugan pertsona guztiak sartzen dira, haien adina edozein dela ere.

4. Indarrean al dago Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko muga?

Bai, 2020ko abenduaren 23tik 26ra bitartean eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean salbu, EAEtik kanpo senideen eta hurbilekoen bizilekuetara egiten diren joan-etorrietarako. Nolanahi ere, joan-etorri horiek egiteko aukera egongo da, betiere, helburuko erkidegoan ezarritako pertsona-taldeen mugak betetzen badira.

5. Justifikatu egin behar al dira irteera horiek?

Bai. Abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan eta dokumentu honen 1. eranskinean erantzukizunpeko adierazpenaren eredu bat eskaintzen da, eta eredu hori erabil daiteke Gabonetan senitartekoei eta hurbilekoei bisita egiteko bidaiaren arrazoia egiaztatzeko.

6. Errespetatu egin behar al dira data horiek, bai ohiko bizilekura joateko, bai itzultzeko?

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen kasuan, data horiek errespetatu egin behar dira Euskaditik ateratzeko, betiere senideekin edo hurbilekoekin biltzeko bada. EAEtik oporrak hartzeko irteera ez dago baimenduta. 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1.d artikuluak ohiko etxebizitzara itzultzea jasotzen du Autonomia Erkidegoen arteko mugikortasun-mugaren salbuespenen artean. Ondorioz, Euskadin bizi diren pertsonak ohiko bizilekura itzul daitezke behar dutenean.

7. Horrek esan nahi du, adibidez, senideak Aragoin baditut, abenduaren 23tik 26ra edo 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean joan behar dudala, baina beste momentu batean itzul naitekeela nire etxera?

Bai.

8. Euskadira senideak edo hurbileko pertsonak bisitatzera etortzen diren pertsonentzat ere berdin aplikatuko da?

Bai. EAEtik kanpo bizi diren eta Euskadira senideak edo hurbileko pertsonak bisitatzera etorri nahi duten pertsonek abenduaren 23tik 26ra eta/edo abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitartean sartu behar dute, baina ohiko egoitzetara itzul daitezke behar dutenean. Euskadin egotearen arrazoia ezin da izan oporraldia, baizik eta senideak edo hurbileko pertsonak bisitatzea.

9. Indarrean al dago 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga? Abenduaren 24an eta 31n ere bai?

Bai, indarrean jarraitzen du 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga. Abenduaren 24an eta 31n, gaueko ordutegian zirkulatzeko muga 00:30era zabaltzen da, etxera itzultzeko soilik. Ordutegi hori ez da inola ere erabiliko bilkura sozialetara joateko.

10. Kalean egin al daitezke Gabonetako ekitaldiak?

Ez, 2020ko abenduaren 21etik 2021eko urtarrilaren 6ra bitartean, ezin izango da ekitaldi presentzialik egin, baldin eta aglomerazioak eragiten badituzte, hala nola kantu-taldeak Gabon gauean edo Errege bezperan; kaleko jaiak, kanpaikadak direla eta; San Tomas eguneko ospakizunak; “Sansilbestreak” motako kirol-probak edo antzekoak; edo kabalgatak edo mugimenduan egiten diren beste ekitaldi batzuk, adibidez, Olentzero edo Errege Magoak direla-eta.

MUGIKORTASUNA

11. Joan al naiteke bizi naizen Lurralde Historikoko beste udalerritara?

Bai, 2020ko abenduaren 12ko 00: 00etatik aurrera.

12. Indarrean jarraitzen al du ohiko bizilekua finkatuta duten udalerri bakoitzeko pertsonen sarrera- eta irteera-mugak?

  • Ez, udal-konfinamendua kendu da. 2020ko abenduaren 23ra arte, egoitzako Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketak bere horretan jarraituko du. Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da.
  • Abenduaren 23tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan barruan egin ahal izango dira joan-etorriak.

13. Joan al naiteke Euskadiko beste lurralde historikoetara?

Mota horretako joan-etorriak 2020ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera baimenduta daude.

14. Sar naiteke udalerri mugakidean, beste Lurralde Historiko batean egon arren? Eta beste Autonomia Erkidego batean badago?

Udalerri mugakidea beste Lurralde Historiko batean badago, bai, gainerako udalerrietako baldintza berberetan. Ezin da udalerri mugakidera sartu beste Autonomia Erkidego batean badago, EAEtik irtetea mugatuta baitago, 926/2020 Errege Dekretuan jasotako salbuespenetan izan ezik.

15. Joan al naiteke Euskaditik kanpoko beste Autonomia Erkidego batzuetara?

Aurreikusitako salbuespenetan soilik, 2020ko abenduaren 23tik 26ra eta 2020ko abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 2ra bitartean izan ezik, senideen eta hurbilekoen ohiko bizilekura joateko.

16. Indarrean al dago senideak bisitatzeko beste udalerri batera joateko debekua?

Ez, baina abenduaren 23ra arte ohiko bizilekua duen Lurralde Historikoaren barruko joan-etorriak baino ez daude baimenduta. Abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera baimenduta egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko joan-etorri guztiak.

17. Baimenduta al dago oraindik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzea Euskaditik kanpo lekualdatzeko jatorria eta helmuga duten pertsonentzat?

Bai, igarotzea baimenduta dago, baina ez beste inolako jarduerarik.

18. Kantabriakoa naiz, Bilbotik hegaldi bat dut, eta Autonomia Erkidegotik sar naiteke edo atera naiteke arrazoi horrengatik?

Joan nahiz etorrian, Euskal Autonomia Erkidegotik pasa daiteke bere helmuga Autonomia Erkidego honetatik kanpo badago; baina ezin du beste jarduerarik egin Euskal Autonomia Erkidegoan.

19. Joan al naiteke Euskaditik kanpo dagoen nire bigarren etxebizitzara?

Ez, 926/2020 Errege Dekretuan autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna mugatzeko aurreikusitako salbuespenen batean sartzen bada salbu.

20. Joan al naiteke Autonomia Erkidego berean dagoen bigarren etxebizitza batera?

Abenduaren 23ra arte, bizi zaren Lurralde Historikoko etxebizitza batera joan zaitezke. Adierazitako datatik aurrera, Euskadiko edozein udalerritan dauden bigarren etxebizitzetara.

21. Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?

Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da. Adierazpen hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko.

22. Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?

Bai, betiere zentroak berak baimendutako bisitak badira.

23. Baimenduta al dago espetxeetara joatea?

Bai, baina, horretarako, Espetxeetako Agintaritzak emandako baimen egokia beharko da.

24. Joan al daiteke beste Lurralde Historiko batera pertsona bat aireportura, geltokietara eta abarretara jasotzera edo eramatera?

Bai.

25. Nola arautzen dira Euskadin enklabeak diren udalerriei dagozkien gaiak?

Enklabeak diren udalerriek inguratzen dituen Lurralde Historikoaren berezko tratamendua jasotzen dute (Trebiño, Villaverde…).

26. Dibortziatua naiz. Dibortzio-epaiaren arabera, astean bitan egon naiteke seme-alabekin; baina bizi naizen udalerria ez den beste herri batean bizi dira. Bisita hauek egitera joan naiteke?

Seme-alabak zaintzeko joan-etorri bat, dibortzio-epai batean ezarritako araubideari jarraikiz, baimenduta dago, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, 2. artikuluaren “k) antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua”.

27. Animalia batzuk zaindu eta elikatu behar ditut, nirea ez den Lurralde Historikoko udalerri bateko lursail batean daudenak. Mugitu naiteke? Nola justifikatzen dut?

Animaliak zaintzeko lekualdaketa bat baimenduta dago, Lehendakariaren Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, 2. artikuluaren “ezinbesteko kausagatik edo beharrizan-egoeragatik” kasua. Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta.

28. Ba al dute nire gurasoek biloba bisitatzerik, Lurralde Historiko berean bizi ez bagara?

Abenduaren 23ra arte, Lurralde Historikoaren barruan eta Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen artean soilik mugituko dira. Abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera, baimenduta egongo da mugikortasuna Euskal Autonomia Erkidego osoan.

29. Pisu bat dut alokatuta beste autonomia-erkidego batean eta giltzak batzera joan behar dut, errentariak etxea utziko baitu. Irten naiteke erkidegotik?

Jarduera hori atzeratzerik ez badago, ezinbesteko kasutzat jo daiteke.

30. Zer gertatzen da dagoeneko bidaiatzeko hegazkin-txartela erosi badugu? Baliogabetu egin behar dugu?

Bidaiaren arrazoiaren arabera:

  • Bidaiaren arrazoia aisialdia bada, ezin da bidaiatu.
  • SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik bada, hegaldiari eutsi ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatzen bada.
  • Senideak edo gertukoak bisitatzeko EAEtik kanpoko bidaia bat bada, eta bidaia hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean egiten bada, hegaldiari eutsi ahal izango zaio.

31. Atzerrian bizi diren senideak bisitatzera joan naiteke?

  • Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean, baimenduta daude EAEtik irtetzeko edo sartzeko joan-etorriak, senideak eta gertukoak bisitatzeko, haien helmuga edo jatorria edozein dela ere.
  • Hala ere, helmuga beste herrialde bat baldin bada, helmugako herrialdeko gobernuak ezarritako sarrera-baldintzak bete behar ditu (PCR, berrogeialdia…), eta, itzultzeko, Espainiako Gobernuak herrialde jakin batzuetatik etorritako bidaiarientzat ezarritako baldintzak bete behar ditu. Informazio hori helmugako herrialdeetako enbaxadei kontsultatu behar zaie eta/edo, hala badagokio, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari edo Spain Travel Health web-gunean.

32. Sar daitezke EAEn konfinatuta ez dauden erkidegoetako turistak?

Soilik onartuko dira Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitako mugikortasun-salbuespenetan sartzen diren pertsonak, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude, eta 2020ko abenduaren 23tik 26ra eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean senitartekoak eta hurbilekoak bisitatzeko.

33. Atera dezakegu maskota 22:00ak ondoren?

Ez, ezin dugu maskota atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenengatik soilik atera daiteke maskota batekin; esate baterako, larrialdiko motiboren batengatik albaitariarenera eramatea.

34. Nola justifikatuko litzateke agintaritza baten aurrean beste Lurralde Historiko batera joan-etorri baten motiboa adinekoen edo adingabeen zaintza dela?

Pertsona arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez; horretarako, familia-lotura frogatu beharko da eta zainduko den pertsonaren identifikazio-datuak eman beharko dira. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta.

35. Durangon bizi gara, eta ohiko ile-apaindegia Bilbon dugu. Joan gaitezke haraino?

Bai. Bizilekuaren Lurralde Historikoaren barruan mugitzea baimenduta dago.

36. Artziniegakoa naiz, eta Bilbora joan ohi naiz erosketak eta bestelako jarduera sozio-ekonomikoak egitera. Jarrai dezaket egiten beste Lurralde Historiko bat bada ere?

Abenduaren 23ra arte, ez. Bizi zaren Lurralde Historikoaren barruan bakarrik mugi zaitezke, kasu honetan, Araban. Abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera, Euskadi osoan egin ahal izango dira joan-etorriak.

37. Gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga 22:00etara aurreratzen bada ere, garraio publikoa 23:00etan amaitzen da. Horrek san nahi du autobusa har dezakedala 22:00etatik 23:00etara?

Urriaren 25eko Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik soilik erabili ahal izango da garraio publikoa 22:00etatik aurrera. Adibidez, osasun-arrazoiengatik, larrialdi-arrazoiengatik edo lanetik irteteko lan-ordutegiaren baldintzapean, besteak beste.

OSTALARITZA

38. Ostalaritzako zein establezimenduk ireki ditzakete ateak?

  • 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, jendearentzat berriz irekitzeko, beharrezkoa izango da COVID-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko Intzidentzia Tasa Metatua 500 baino gutxiagokoa izatea 100.000 biztanleko.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatze- agerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko.
  • Osasun Sailaren webgunean (https:// www.euskadi.eus), astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin.
  • Nolanahi ere, 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia- tasa metatua duten udalerrietan, eskaerak prestatu ahal izango dira lokalean jasotzeko, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte, edo 22:00ak arte etxez etxeko zerbitzua eskaintzeko.

39. Zer zerbitzu eman dezakete ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?

Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

40. Zer ordutegi dute ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?

  • Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.
  • Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, era guztietako merkataritza-, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen itxiera, 18:00etan ezarri da.
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza- eta ostalaritza- establezimenduak ezin izango dira 09:00ak baino lehen ireki.

41. Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 20:00etatik aurrera?

Ezarritako erregimenaren arabera egongo dira irekita, eta 20:00etatik 06:00etara bitartean egon ahal izango dira irekita, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

42. Itxi al dezaket establezimenduaren barrualdea eta jarraitu terrazetan bezeroei arreta ematen?

Ez. Establezimenduen barrualdea eta kanpoaldea 20:00etan itxi behar dira, bezeroak ateratzea barne.

43. Jaso eta banatu al daitezke janari-eskaerak ostalaritza-establezimenduetan?

Bai. Eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira, establezimenduan bertan hitzordua eskatuta, eta, edonola, itxita egon beharko da jendaurreko beste edozein zerbitzutarako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

44. Itxiera 18: 00ak baino beranduago egin behar den egunetan ere bai?

Bai, abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an, nahiz eta establezimenduak 18:00etan itxi jendaurrean, eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira establezimenduan bertan hitzordua eskatuta, itxita egongo den arren jendearentzako beste edozein zerbitzutarako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

45. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak ireki al daitezke?

Ez. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.

46. Zenbat lagun egon gaitezke mahai bakoitzean?

Mahai bakoitzeko bezero-taldeak ezin izango dira sei baino gehiagokoak izan. Lau lagunentzako mahai prestatuetan, lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez sei laguneko talde baterako. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

47. Ikus al dezakegu taldean futbol partida bat taberna baten barruan?

Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuak berariaz baztertzen du establezimenduen barruan telebistaz eskaintzen diren kirol-ekitaldiak taldean ikustea.

48. Baimenduta al dago barran kontsumitzea?

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

49. Baimenduta al dago ostalaritza-establezimenduetan jolas, joko edo apustu makinak erabiltzea?

Establezimendu horietan ezin da jolas-, joko- edo apustu-makinarik erabili.

50. % 50eko gehieneko edukiera hoteletako eremu komunetan (jantokia, kafetegia, etab.) aplikatzen den 30 pertsonako kopurua baino handiagoa izan daiteke?

  • Dekretuak gehienez ere % 50eko edukiera ezartzen du kanpin-hotelen eta turismo- ostatuen eremu komunetarako, eta gune horietan ezin da inoiz 30 pertsonako muga gainditu aldi berean eta pertsonen arteko 1,5 m-ko distantzia errespetatuz.
  • Ostalaritza-instalazio horietako gainerako aretoek edo jantokiek % 50eko gehieneko edukiera errespetatu beharko dute, beren azaleraren arabera, eta jantokien kasuan, jatetxe-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko dute, edo, bestelako ekitaldiak antolatuz gero, barne-espazioetako bilerei aplikatu beharrekoa.
  • Nolanahi ere, gogorarazten da, 20:00etatik aurrera, hotelek eta bestelako ostatuek ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ostatu hartutako bezeroei soilik eskaini ahal izango dizkietela.

51. Urtezaharraren kasuan, zer ordutegitan afaldu daiteke hotel, nekazaritza-turismo edo turismo-ostatu batean?

Abenduaren 31ean eta 2021eko urtarrilaren 5ean 20:00etatik aurrera, hoteletan, nekazaritza-turismoetan edo turismo-ostatuetan ostatu hartu eta erregistratuta daudenei soilik zerbitzatu beharko zaizkie afariak. Jantokiak 23:30ak baino lehen hustu beharko dira.

52. Kanpin batean ospa dezaket Urtezahar gaua?

Abenduaren 30a eta 2021eko urtarrilaren 2a bitartean, bertan behera geratzen da abenduaren 28a baino lehen kanpinetan ostatu hartu ez zuten bezeroak onartzeko aukera.

53. Baimenduta al dago hoteletan, landetxeetan, kanpinetan edo beste edozein ostatutan kotilioiak edo ospakizunak egitea?

Ez. Inola ere ez dira onartzen horrelako ospakizunak, edozein ostatutan egin nahi badira ere.

54. Pasa al dezaket Urtezahar eta/edo Urteberri gaua nire familiarekin nekazaritza-turismoko ostatu batean?

Bai. Baldin eta afarian/bazkarian parte hartzen duten pertsonen gehieneko kopurua 6 baino handiagoa ez bada eta guztiak establezimenduan ostatu hartuta badaude.

KIROLA

55. Taldean kirola egin dezaket?

Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola, taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Honako hauek egin ahal izango dira:

  • Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.
  • Kirol federatuaren entrenamenduak, zeinak gehienez 6 pertsonako taldeetan egin ahal izango baitira. Eskola-kirolaren berrekitea Eguberri-aldiaren amaierara arte atzeratzen da, betiere Eguberri osteko epidemia-egoerarekin bat etorriz.
  • Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko berrogeira mugatuta badago.

56. Irten al daiteke korrika egitera edo bizikletan taldean ibiltzera?

Ez.

57. Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?

Ez. Hiri-inguruneetako eta konkurrentzia handiko jarduera fisiko eta kirol-jarduera oro maskararekin egin beharko da. Maskararen erabilera salbuetsiko da jarduera fisiko handiko aparteko uneetan eta lehiaketan. Maskara ez da nahitaezkoa izango mendian edo jende gutxi dabilen natura-inguruneetan.

58. Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea jarduera fisikorako eta kirolerako?

  • Dekretuak baimendutako taldeko kirol-jardueretan, hala nola ikastaroetan, gimnasioetan eta kiroldegietan programatutakoetan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da uneoro, Jarduera fisiko handiko aparteko uneetan izan ezik.
  • Aire zabaleko jarduera fisikoan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea hiriguneetako ibilaldietan edo jende asko biltzen den lekuetan. Maskara ez da derrigorrezkoa mendi ibilaldietan.

59. Joan zaitezke Lurralde Historikoko beste udalerri batera jarduera fisikoa aire zabalean egitera?

Bai, zure Lurralde Historikoko edozein udalerritara joan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egitera.

60. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke?

Bai, gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

61. Zer ulertzen dugu kirolari erdi profesional diogunean?

Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, guztiak kategoria absolutuan, Eta Estatuko edo nazioarteko lehiaketetan dagokien kategoria absolutua baino beheragoko kategorian. Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirol-lehiaketak sartzen dira.

62. Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera?

Abenduaren 23ra arte, bizi zaren Lurralde Historikoko edozein herritara joan zaitezke. Abenduaren 23tik aurrera EAEko edozein herritara, baldin eta banakako kirol-jarduera bada edo Dekretuan aurreikusitako salbuespenetako bat bada.

63. Baimenduta al dago ehiza-jarduera bere modalitate guztietan, bai eta ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza ere, modalitate guztietan?

Bai, abenduaren 23ra arte dago baimenduta, bizi diren Lurralde Historikoko udalerri guztietan. Praktika hori beste Lurralde Historiko batetik igarotzen den udalerri mugakidean ere egin daiteke. Abenduaren 23tik aurrera, EAEko edozein herritara joan daiteke.

Nolanahi ere, beti errespetatu behar da pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun- distantzia, eta nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

64. Publiko gisa joan naiteke kirol-ekitaldi batera?

Ez. Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

65. Gimnasio bateko makina-gelan kirola egin dezaket?

Bai, banaka, maskara erabiliz, segurtasun-distantzia mantenduz eta baimendutako gehieneko edukiera errespetatuz.

66. Eskolak edo jarduerak taldean eskain daitezke?

Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak bakarrik egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, jarduera fisiko biziko aparteko uneetan izan ezik, 6 pertsonako taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 40ra mugatuta badago.

67. Klase batean talde bat baino gehiago egon daitezke aldi berean?

Bai, baldin eta % 40ko gehieneko edukiera gainditzen ez bada, maskara erabiltzen bada, jarduera fisiko handiko aparteko uneak izan ezik, taldeen arteko distantzia errespetatzen bada, hauek ondo mugatuta badaude eta hauen arteko harremanik ez badago.

68. Kirolari federatu bat lehiatu daiteke?

Ez, aurreko puntuen arabera profesionaltzat edo erdi-profesionaltzat hartzen ez den lehiaketa oro etenda egongo da.

69. Zer jarduera egin dezakete ikasleek?

Eskola-kiroleko jarduera guztiak etenda egongo dira, hau da, eskolaz kanpoko ordutegian 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako kirol-jarduera guztiak, ikastetxeek, kirol-klubek, gimnasioek, udalek eta beste edozein erakunde antolatzailek antolatutakoak barne. Salbuetsita geratzen dira 2005ean eta 2006an jaiotako eta federazio-lizentzia duten eskola-adineko kirolariak

70. Eta lehiaketa?

Eskola-adineko kirolariei zuzendutako lehiaketa guztiak, federatuak barne, etenda daude.

BESTEAK

71. Joan gaitezke ikastera bizitoki dugun udalerrian ez dagoen zentro batera? Nola justifikatuko dugu?

Egoera hori berariaz jasota dago urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1.c artikuluan, hau da, Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta ikastetxeetara joatea, hezkuntza-eskolak barne. Baliozkoa eta nahikoa den edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango da.

72. Supermerkatuek edo elikagaien dendek sal dezakete alkohola 21:00etatik aurrera? Eta beranduago ixten badute?

21:00ak eta 08:00ak artean ezingo da alkoholik saldu. Era berean, ezin da bide publikoan kontsumitu.

73. Ostalaritzaren itxiera abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an, 18:00etan, saltokietara ere zabaltzen al da?

Bai. Jatetxe- eta ostalaritza-establezimendu guztiek eta merkataritza-establezimendu guztiek, farmaziek, gasolindegiek eta zerbitzuguneek izan ezik, ateak itxi behar dizkiote jendeari, 18:00ak baino lehen.

74. Joan gaitezke bizitoki dugun udalerritik kanpo egiten den hileta, hilbeila edo ehorzketa batera? Eta Autonomia Erkidegotik kanpora?

  • Abenduaren 23ra arte dago baimenduta bizilekua duen Lurralde Historikoaren barruko mugikortasuna. Beste lurralde historiko batean edo EAEtik kanpo gertatzen diren hileta, beila edo ehorzketetara bigarren mailara arteko senideak joan ahal izango dira.
  • Abenduaren 23tik aurrera, baimenduta daude EAE barruan egiten diren joan-etorri guztiak.

Nolanahi ere, atal honetan ezarritako neurriak bete behar dira:

  • Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.
  • Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.
  • Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

75. Gaueko zer ordutara arte egongo da garraio publikoa?

  • Hiru lurralde historikoetako eremu txikiagoko garraio publikoaren azken irteera 23:00etan izango da. Gidaridun taxia edo ibilgailua izan ezik.
  • 2020ko abenduaren 24tik 25era bitarteko gauean eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era artekoan, Dekretuak gomendatzen du ordutegi hori egokitu dadila egun horietan 01:30ak arte luzatzen den zirkulazio-askatasunaren mugara.

76. Jan edo edan daiteke garraio publikoan?

Bidaia-denbora bi ordutik beherakoa bada, ezin da, baina bai edan. Nolanahi ere, gaur egungo testuinguruan, berariaz ez da gomendatzen alkohol-kontsumoa garraio publikoan.

77. Badago okupazio-mugarik garraio publikoan?

Ez, garraio publiko eta pribatuetan ibilgailuak duen plaza adina pertsona joan ahalko da, betiere maskara jantzita.

78. Zer gertatzen da kultur ekitaldi batera joan eta hau 22:00ak baino beranduago amaitzen bada?

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Ordubete izango da (22:00ak arte) etxera itzultzeko.

79. Egin al daitezke erkidegoen bilerak edo jabeen batzarrak?

Bilerak egin ahal izango dira, betiere topaketak egiten diren lokaletan ezarritako edukiera-mugak betetzen badira. Hala ere, bertaratutakoen joan-etorriei dagokienez, kontuan hartu beharko dira indarrean dauden mugikortasun-mugak, eta beti errespetatu beharko dira.

80. Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara jo daiteke?

Bai. Horrelako ekitaldietara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Bana-banako dokumentu bat eraman beharko da, erakunde antolatzaileak beteta eta igorrita, joan-etorri hori justifikatzeko.

81. Baimenduta al dago arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa- elkarteen eta antzekoen jarduerengatik lekualdatzea?

Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat jotzen baitira.

82. Erre daiteke bide publikoan?

Bi metroko gutxieneko distantzia gordetzerik badago bakarrik.

83. Derrigorrezkoa al da erabilera publikoko establezimenduak eta lekuak aireztatzea?

Erabilera publikoko establezimenduek eta tokiek aireztapen iraunkorra bermatu beharko dute egunean zehar, eta lokalak ireki eta ixten direnean ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu. Aireztapen- eta girotze-sistemek indarrean dagoen araudiaren arabera eraikinetan eta lokaletan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko gomendioak bete beharko dituzte.

84. IAT nire ibilgailura pasatu behar badut eta izapidea 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?

Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, baldin eta egindako izapidea egiaztatzen bada.

85. Herritar batek, zirkulatzeko baimenduta dauden ordutegiak betez gero, bizilekua duen udalerria ez den beste udalerri batean igaro al dezake gaua karabanan?

Indarrean dauden ordutegi-muga eta desplazamendu-muga guztiak betetzen baditu, eta karabanentzat baimendutako lekuetan aparkatzen badu.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza