Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 23 gautena elgoibar udala santaklara komentuaElgoibarko Udalak Santa Klara komentua izandako eraikineko 558 metro koadro inguruko espazioa lagako dio, debalde, Gautenari. Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da Gautena.

Erabilera lagatzeko hitzarmen ekitaldia egin dute gaur eguerdian bi aldeek eta eraikina bisitatu dute ordezkariek: Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Amaia Lopetegi Gautena elkarteko zuzendariak, Jata Larreategi, Psikologo Klinikoak, Imanol Rodriguez Helduentzako Eguneko Zentroetako arduradunak, Maialen Arrastia, Aisialdi teknikariak eta Blanca Larrañaga, Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak.

Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da, eta nahaste hori edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten dute, eta baita euren familiek erabateko bizi kalitatea lortzeko aukera izan dezaten ere.

 • Hainbat erabilera

Gautenak hainbat egitasmotarako erabiliko du Elgoibarko Udalak laga dion azpiegitura hau. Batetik, Eguneko zentro moduan eta helduentzako eta zahartze prosezuan dauden pertsonentzako atsedenaldirako espazio gisa, eta, bestetik, baita aisialdiko jarduerak egiteko eta familiei laguntzeko ere. Ez dute eraikin osoa beharko, zortzi gela eta kapera egokituko dituzte dituzten beharretara. Eguneko zentroarekin urtarriletik aurrera hastea aurreikusten dute eta gainerako zerbitzuak udaberritik aurrera eman ahal izateko moduan espero dute, egokitzapen lanak egin eta gero.

AEN (Autismoaren Espektroko Nahastea) duten pertsonek oso talde heterogenoa osatzen dute, interes, egoera pertsonal eta lagunduak izateko premia oso desberdinak baitituzte. Hori dela eta Elgoibarko Udaletik laguntza eskaini nahi diete pertsona horiei guztiei eta baita euren familiei ere. Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi du alde guztiek irabazten dutela akordio honekin. "Udalarentzat aurrerapauso handia da baliabide hori izatea. Gaur egun beste udalerri batzuetara joan behar duten eta haientzat bereziki diseinatuta ez dauden zentroetara bertaratzen diren Elgoibarko pertsonentzako albiste ona da. Lagapen honen bidez, beraiek zein familiek, baliabidea hau herrian beran edukitzeaz gainera, langile prestatuak izango dituzte beraien zerbitzura, behar guztiei erantzuteko, beren gaitasunak hobetzeko eta beren potentziala ahalik eta gehien garatzeko aukera emango dien hezkuntza-esperientzia bat izateko. Akordio honekin guztiok irabazten dugu", esan du.
Blanca Larrañagak azaldu du azken bost urteetan elkarlanean aritu direla Gautenarekin. "Lagapen honekin Gautenak egiten duen lan zoragarria eta hain beharrezkoa dena indartu nahi du Udalak, gaixoei eta haien familiei beren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko baliabideak emanez", adierazi du Gizarte IOngizate Saileko zinegotziak.

 • Gastuak eta lagapen-hitzarmenaren iraupena

Gastuei dagokionez, elkartearen kontura izango dira lagatzen den eraikinean erabiliko dituen zerbitzu eta hornidura guztiak, hala nola, ura, argia, gasa, telefonoa, aire girotua, berokuntza eta erabiliko dituen gainerakoak, baita gune horretan egingo den jarduera zergapetukoa duten zerga eta tasa guztiak ere. Gautenak eraikin inguruko berdeguneak erabili ahal izango ditu, eta horiek mantentzeko lanak ere egin ahal izango ditu. Era berean, Udalak baimena eman beharko dio elkarteari lagatako gunea, bertan egin beharreko jarduerara egokitzeko, beharrezkotzat jotzen dituen obra eta konponketa guztiak egiteko. Aldez aurretik, era frogagarrian eman beharko dio horren berri Udalari.
Lau urterako iraupena izango du lagapen hitzarmenak. Nolanahi ere, bi aldeek horrela nahi izanez gero, beste lau urtez luzatu daiteke.

2020 12 23 gautena elgoibar udala santaklara komentua 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza