Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 21 koronabirusa datuakElgoibarren sei koronabirus positibo atzeman dituzte azken hiru egunetan, joan den asteko asteburuan baino hiru gutxiago.

Azken hiru egunetan sei positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 1 barikuan eta 5 zapatuan. Domekan ez zuten kasurik atzeman Elgoibarren, abenduaren 5ean gertatu zen hori azkenengoz, eta irailaren 15era arte atzera egin behar da positiborik gabeko beste egun bat aurkitzeko. Mendaron ez dute kasurik hauteman asteburu honetan ere.

Eskualde osoan egoerak hobera egin du, asteburuko datuei erreparatuta. Barikutik domekara hamar positibo berri detektatu zituzten Eibarren, 6 Elgoibarren, 3 Deban, eta kasu bana Ermuan, Soraluzen eta Mutrikun. Guztira. beraz, 22 kasu berri asteburuan.

Hona Debabarrena eskualdeko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Abenduak 18 Abenduak 19 Abenduak 20 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (374,37) 2 6 2 10 (+1)
Ermua (330,44) 0 1 0 1 (-11)
Elgoibar (224,43) 1 5 0 6 (3)
Deba (202,02) 2 1 0 3 (+2)
Soraluze (177,80) 1 0 0 1 (+1)
Mendaro (327,26) 0 0 0 0 (-)
Mutriku (187,48) 0 0 1 1 (+1)
Mallabia (85,18) 0 0 0 0 (-)
DEBABARRENA (263) 6 13 3 22 (-10)

 ∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza