Psikologia eta orientazio sexuala uztartuko dituen hitzaldia emango du Bidane Gonzalezek

Barren.eus 2020ko abe. 19a, 17:24

'Neska Gazteak Tertulian' egitasmoa antolatu du aurten ere Narrutsik talde feministak. Abenduaren 23an LGB pertsonentzako terapia afirmatiboari buruzko hitzaldia emango du Bidane Gonzalez Mugueza elgoibartarrak.

 Bidane Gonzalez psikologo elgoibartarrak Hegoak proiektuaren berri emango du Neska Gazteak Tertulian egitasmoaren barruan antolatutako solasaldian. "Etorri lotsaripe eta berba egingo dugu horren inguruan", animatu dituzte herritarrak antolatzaileek. Elgoibarko Gaztetxean izango da, abenduaren 23an, eguaztena, 19:00etan.
Aurtengo egoera dala eta Covid19az babesteko protokolo bat jarraitu behar dute, eta parte hartu nahi dutenek honako inkesta (https://forms.gle/7KAa8UcQw9WtiSSw7) bete beharko dute, antolatzaileek zenbat lagunek parte hartuko duten jakin dezaten eta aforoa kontrolatzeko.