Herriko Antzokiaren aurreko parkea San Lazaroko egoiliarrentzat erreserbatu dute

Barren.eus 2020ko abe. 17a, 14:27

Koronabirusaren eraginez zaharren egoitzetako egoiliarrak bisitak mugatuta eta kalera irten ezinda egon dira luzaroan, eta arazo horri irtenbidea eman nahi izan dio Elgoibarko Udalak.

Horretarako, San Lazaro egoitzaren aurrealdean dagoen jubilatuen parkea egoitzako egoiliarrentzat erreserbatu dute. Covid-19a dela-eta, gunea hesitu dute, egoiliarrak gainerako herritarrekin kontakturik izan ez dezaten, eta segurtasunez egon daitezen parkean.

2020 12 17 parkea erreserbatuta san lazaro elgoibar

2020 12 17 parkea erreserbatuta san lazaro elgoibar 4

2020 12 17 parkea erreserbatuta san lazaro elgoibar 3