Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 14 pcr proba irudiaBarikua eta domeka bitartean bederatzi positibo zenbatu ditu Osasun Sailak elgoibartarrei eginiko probetan (bost izan ziren aurreko asteburuan), baina intzidentzia-tasak beherantz jarraitzen du.

Azken hiru egunetan bederatzi positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 6 barikuan, 2 zapatuan eta 1 domekan. Une honetan 267,59an dago Elgoibarko intzidentzia-tasa (barikuan 276,22an zegoen), eremu horian hortaz. Europako Gaixotasun Infekziosoen Kontrolerako Erakundeak maila onargarria 15 eguneko eta 100.000 biztanleko 50 kasutan jarri du.

Mendaron ez dute kasu berririk detektatu asteburuan. Joan den abenduaren 7an atzeman zituzten azken bi positiboak.
Eskualdeari dagokionez, 500eko langatik jaitsi da Eibarko-intzidentzia tasa eta eremu gorria lagatzeaz gainera, tabernak eta jatetxeak zabaltzeko aukera izango dute Eibarko ostalariek. Ermua da eremu gorrian jarraitzen duen eskualdeko herri bakarra une honetan, 517,49ko intzidentzia-tasarekin. Asteburu honetan aurrekoan baino 11 kasu gutxiago detektatu dituzte eskualdean eginiko probetan.

Hona Debabarrena eskualdeko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Abenduak 11 Abenduak 12 Abenduak 13 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (473,46) 5 1 3 9 (-18)
Ermua (517,49) 5 4 3 12 (+3)
Elgoibar (267,59) 6 2 1 9 (+4)
Deba (220,39) 1 0 0 1 (-)
Soraluze (127,00) 0 0 0 0 (-1)
Mendaro (140,25) 0 0 0 0 (-)
Mutriku (299,96) 0 0 0 0 (-3)
Mallabia (85,18) 0 0 0 0 (-)
DEBABARRENA (355) 17 7 7 31 (-11)

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza