Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 11 elgoibar gabon argiakEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dituzte gauerdian indarrean sartuko diren neurri berriak. Bihartik aurrera, baimenduta egongo da udalerri batetik bestera joatea, betiere probintzia barruan baldin bada. Era berean, azaroaren 7az geroztik itxita zeuden ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimenduko dituzte, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan.

Osasun Sailak, hala ere, ez du zehaztu buletinean zein irizpide erabiliko dituen tasa altua duten herri txikietan tabernak itxiarazteko. Hortaz, astero –astelehen eta eguenetan- Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak argitaratuko duen zerrendan egin beharko da kontsulta.

Honakoak dira buletinean ageri diren punturik garrantzitsuenak:

  •  Merkatari eta ostalarien ordutegiak

  • Merkataritza-gune guztiak –gasolindegiak eta zerbitzuguneak izan ezik– 21:00etan itxi beharko dira beranduenez. Eta ostalaritzako establezimenduak, 20:00etan. Halere, eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira establezimenduan bertan, aurrez hitzordua eskatuta, eta, etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da. Tabernetako edukierei dagokienez, terrazetan %100eko edukiera baimenduko da baina lokal barruan %50ekoa. Halere, eserita kontsumitu beharko da beti, eta mahaien artean distantzia mantenduta. Gainera, mahai bakoitzeko bezero-taldeak ezin izango dira sei baino gehiago izan, eta lau lagunentzako mahai prestatuetan, lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira. Hala, bi mahai batu ahal izango dira sei lagun batzeko.
  • Jaurlaritzak bi gomendio gehitu ditu: alde batetik, establezimendu barruan telebistaz eskaintzen diren kirol-ekitaldiak taldean ez ikustea, eta bestetik, establezimendu horietako terrazetan eta inguruan ez erretzea.
  • Gainerako establezimenduetan, farmaziak izango dira beren ordutegi-erregimenari eutsiko dioten bakarrak, eta joko eta apustuetarako establezimenduak itxita jarraituko dute; baita diskotekek eta gaueko aisialdiko gainerako lokalek ere.
  • Alkohola saltzeko araua ere moldatu da; 21:00etatik 08:00etara saldu ahalko da. Halere, kontuan hartu behar da debekatuta jarraitzen duela alkohola bide publikoan kontsumitzeak.

  •  Kultura-jarduerak eta ikuskizunak

  • Orain arte bezala, ekitaldiak ezingo dira 21:00ak baino beranduago amaitu. Entseguei dagokienez, bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak –musikako graduko ikasketen edo baliokideen prestakuntza arautuari dagozkionak izan ezik–. Era berean, debekatuta dago ekitaldietan gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saldu eta kontsumitzea.
  • Edukierei erreparatuta, gehienez ere %50eko edukiera errespetatu beharko da, eta gehienez ere 400 pertsona bildu; betiere distantziak kontuan hartuta. Aire zabalean, aldiz, 600 lagun bildu ahalko dira, baina beti ikuskizunak eserita ikusi beharko dira, eta aurrez jarlekua esleituta egon beharko da.
  • Gabonetan ezingo dira aglomerazioak eragiten dituzten ekimenak egin; hala nola, Olentzero eta Mari Domingiren gisako kalejirak, kanpaikadak, San Tomas eguneko ospakizunak edo Sansilbestre lasterketak moduko kirol-probak.

  •  Kirol-jarduera, instalazioak, lehiaketak eta ikuskizunak

  • Bakarka bakarrik egin ahalko da kirola, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean eta kirol federatuetako taldean –seiko taldeetan– izan ezik.
  • Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan ere programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahalko dira baldin eta maskara erabiliz egiten badira sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera %40ra mugatuta badago. Aldagelak, aldiz, %30era daude mugatuta.
  • Maskara nahitaez erabili beharko da gimnasio edo esparru itxietan –igerilekuan izan ezik, jakina–, hiri-inguruetan eta jende asko biltzen den lekuetan. Salbuespen bakarra izango dira jarduera fisiko biziko aparteko uneak eta lehiaketak.
  • Ikuskizunei dagokienez, debekatuta dago ikusleak kirol-ekitaldietara joatea.
  • Bukatzeko, ehiza- eta arrantza-jarduerak ere baimenduta daude, ohiko segurtasun-arauak errespetatzen badira.

  •  Garraio publikoa

Edozein motatako garraio publikoa –EAEko hiru lurralde historikoetako bakoitza baino eremu txikiagokoa– irteteko ordutegia, beranduenez ere, 23:00ak izango da. Debeku horretatik salbuetsita geratzen da taxiz edo gidaridun garraio-ibilgailuz eginiko garraioa. Bestetik, bidaiek bi ordu baino gutxiago irauten badute, debekatuta dago jatea; ez, ordea, edatea.

  •  Beilak eta ehorzketak

30 pertsona batu ahal izango dira aire zabaleko guneetan, eta sei espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bestalde, hileta-errituak egiteko leku itxietan, gehienez hamar pertsona elkartu ahalko dira, baina pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsi beharko zaio.

  •  Kultu-lekuak

Kultu-aretoetan ezin izango da edukieraren %35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera zein den kultu-aretoan jarri beharko da, ikusteko moduko lekuan.

  •  Aire zabaleko merkatuak

Aire zabaleko azoken kasuan, edukiera baimendutako postuen %50ekoa izan beharko da, eta postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea gorde beharko da. Berdin bezeroen artean.

  •  Hezkuntzari dagozkionak

EAEko ikastetxeetan beren jarduera osoa arautzen duen protokoloa beteko dute eta ikerketa-arloan ere berdin. Bestetik, euskaltegiek, akademiek, autoeskolek, eskolek eta arautu gabeko prestakuntza-zentroek jarduera presentziala egin ahalko dute, gehienez ere 25 pertsonarekin.

  •  Hotelak, kanpinak eta turismo-ostatuak

Maskarez, segurtasun distantziez eta gehienez sei laguneko taldeez gain, espazio komunetan, edukiera %50ekoa izango da, eta ezingo dira aldi berean 30 pertsona baino gehiago egon. Era berean, animazio- edo kirol-jarduerak edo talde-eskolak arau horietara egokitu beharko dira.

  •  Museoak, erakusketa-aretoak eta bestelako kultura-ekipamenduak

Maskarak eta segurtasun distantziak zainduz, gehienez sei laguneko taldeen bisitak egin ahalko dira –monitoreak barne­,– eta edukiera gehienez %50ekoa izango da. Baldintza guztiak beteta gehienez ere 400 pertsona onartuko dira

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza