Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 11 san lazaro egoitza atzetik elgoibar gauezGipuzkoako zentroetako beharginek 246 egun egingo dituzte greban, atzoko eta gaurko lanuzteekin. Hainbat herritan egin zituzten atzo bilkurak, eta manifestazioa egin dute gaur Donostian. San Lazaro aurrean elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako.

Gipuzkoako zaharren egoitzetako beharginek grebara jo dute berriro ere, tartean Elgoibarko San Lazaro egoitzakoek, "hitzarmen duinaren alde". Eskaera zehatzak ere egin dituzte, besteak beste, langile kopurua handitzea eskatu dute, pandemia garaian sektorean azaleratu diren "egiturazko" gabeziei aurre egiteko.

Blokeatuta jarraitzen du sektoreko lan-hitzarmenaren gaineko negoziazioak, eta langileek salatu dute haien eskakizunei entzungor egin dietela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta enpresek. "Urteak dira hitzarmenaren alde ekin genuela baina egoera okertu besterik ez da egin, herrialdeko hitzarmenik gabe, langileen osasuna bermatuko duen neurririk gabe eta oraingoan ere greba eskubiderik gabe", adierazi dute LAB sindikatutik. Egoera "bortitz" hau iraultzeko helduen egoitzetako sistema guztia aldatu beharra dagoela uste dute, sektore publikoa izateaz gain, antolaketa eta helburuak aldatu behar direla diote, eta horretarako, sektoreko alderdi guztiek parte hartu behar dutela prozesu honetan.
Egoitzetako langileok Gipuzkoako udaletxe ezberdinak interpelatu dituzte, helburu zehatz batekin, Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanori bilera eskaera egin dezaten, 2017an hasitako gatazkaren eta azkeneko hilabeteetan langileak bizitzen ari diren egoera gogorraz hitz egiteko, "eta nola ez, langileen alde egin dezaten". Asmo horretan, atzo elkarretaratzeak egin zituzten Donostian eta hainbat herritako udaletxeen aurrean: Irunen, Ordizian, Tolosan, Arrasaten, Oreretan, Bergaran, Zumarragan, Zarautzen eta Lasarten. Elgoibarko beharginek Bergarako eta Arrasateko elkarretaratzeetan hartu zuten parte.
Gaur goizean, berriz, manifestazioa egin dute Donostian, Aldundiaren egoitza dagoen Donostiako Gipuzkoa Plazatik hasita. San Lazaroko beharginek elkarretaratzea egingo dute arratsaldean, 19:00etan, egoitzaren aurrean.

2020 12 11 zahar egoitzak Manifestazioa donostia lab sindikatua

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza