Taberna eta jatetxeei zabaltzeko aukera eman die Jaurlaritzak, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan

Barren.eus 2020ko abe. 9a, 21:06

Zapatuan indarrean jarriko dituzten neurrien berri eman du Iñigo Urkullu lehendakariak. Besteak beste, azaroaren 7az geroztik itxita zeuden ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimenduko dituzte, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan; eta, herrira mugatzen gintuen konfinamendu perimetrala lurralde historikora, gure kasuan Gipuzkoara, mugatuko dute orain. Gabon egunetarako salbuespenak ere izango dira.

Indarrean dauden neurri murriztaileak koska bat malgutu ditu Jaurlaritzak egoerak hobera egin duelako, baina, hala ere, zentzuz jokatzen jarraitzeko deia egin du.

LABIko Aholku Batzordeak datozen egunetarako eta Gabonetarako neurriak adostu ditu eta horien berri eman du Iñigo Urkullu lehendakariak, etzi argitaratuko den dfekretuiak jasoko dituen hamar neurri naguienak aureratu ditu. Pandemiaren bilakaerak hobera egin duen arren, Euskadik "osasun-larrialdian jarraitzen" duela nabarmendu du Urkulluk, eta ospitaletako presioak ez duela erlaxaziorik onartzen gaineratu du.
"Prebentzio-neurri nagusia pertsona bakoitzaren kontzientzian dago. Eguberri hau desberdina da eta desberdina egin behar dugu. Gure planetan ezer aldatzen ez bada, egoerak ez du hobera egingo ", esan du Lehendakariak.

NEURRI NAGUSIENAK

  1.  Mugikortasun mugak: 22:00etatik 06:00etara mantenduko dira. Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua 01:30era arte atzeratuko da.
  2. Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzea. Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.
  3. Udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu. Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.
  4. Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da. Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Iradokitzen da, batetik hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.
  5. Jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea. Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira. Adibidez Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; "San Silvestre" kirol-probak; edo kale kabalgatak.
  6. Ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea. Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera (Elgoibar joan den asteburuan jaitsi da 500eko langatik). Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. 500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko dute.
  7. Ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da. Zerbitzuguneak salbuetsita daude. Iradokitzen da ez erretzea establezimendu horietako terrazetan. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Maskara behar bezala ez erabiltzea zigortzeko moduko jokabidea da.
  8. Sei pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira. Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.
  9. Kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira. Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.
  10. Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu dute.

Neurri hauen azterketa urtarrilaren 11n egingo du LABIko Aholku Batzordeak

∞Lotura duten albisteak: