Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 03 2020 11 26 PCR baheketa elgoibar anbulatorioa ilarakElgoibarren joan den astean eginiko PCR Baheketa selektiboak eman dituen emaitzak publiko egin ditu Ignacio Garitano Osakidetzak pandemiaren kontrola eta jarraipena egiteko duen koordinatzaileak, 16:30ean emandako prentsaurrekoan.

Elgoibarren eta Soraluzen egin zituzten baheketen emaitzak batera eman ditu Ignacio Garitanok. Bi herrietan 1.521 lagunek egin zituzten PCR probak eta zortzi kasu positibo atzeman dituzte guztira, hau da, %0,53ak eman du positibo.

Osasun Sailaren aginduz, PCR baheketa selektiboa egin zuten joan den azaroaren 26an eta 27an Elgoibarko anbulatorioan. 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu zituzten probak egitera, guztira, 3.155 herritar, eta horietatik 1.170 lagunek hartu zuten parte, deitutakoen %37k. Debabarreneko ESItik emandako datuen arabera, eguenerako 720 lagunek hartu zuten txanda, eta barikurako, berriz, 450 lagunek.
Soraluzen azaroaren 25ean egin zuten baheketa selektiboa, eta 300 herritar inguruk hartu zuten parte.

Ignacio Garitanok azaldu du intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen duela azken astean, eta udalerri asko gorritik laranjara pasa direla. "Egoera hobetu da, hori horrela da, baina ez gaude ondo. Azken egunetan gainera, badirudi intzidentziaren jaitsiera moteltzen ari dela, beraz, erne jarraitu behar dugu", adierazi du.
Era berean ospitaletan ingresatzen dituzten pertsonen kopuruak ere behera egiten jarraitzen duela esan du.

 ∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza