17 positibo baieztatu dituzte asteon Elgoibarren, joan zen astean baino 31 gutxiago

Barren.eus 2020ko aza. 27a, 14:43

Intzidentzia-tasa 1.000tik jaitsi da Elgoibarren, hainbat egunez goitik ibili eta gero, baina gorri kolorearekin jarraitzen du oraindik. Mendaron bi positio atzeman dituzte azken lau egunetan.

Azken lau egunetako datuei erreparatuta, Elgoibarren joan den astean baino 31 positibo gutxiago atzeman dituzte azken lau egunetan: 6 eguenean, 5 eguaztenean, 2 martitzenean eta 4 astelehenean: 17 guztira.

Ehun mila biztanleko intzidentzia tasa milatik jaitsi da Elgoibarren. Joan den astelehenean 1260,25ean zegoen eta azken egunetako positibo kopuruen jaitsieraren ostean, 992,66an dago orain. Duela zazpi egun zuenarekin alderatuta, 0,74koa da aldea. Tasaren arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du, Elgoibarren hortaz beherantz egin du.
Mendaron bi positibo berri atzeman dituzte asteon, biak eguaztenean eginiko probetan.
Eskualdeko herriei dagokienez, Eibarren 29 positibo berri atzeman zituzten atzo, 4 Deban, 3 Ermuan eta 2 Mutrikun. Beraz, Elgoibarren atzemandako seiak gehituta, 44 kasu berri atzeman zituzten eguenean eskualdean.

Atzo baheketa selektiboa egiten hasi ziren Elgoibarko anbulatorioan eta 13 eta 40 urte bitarteko 720 elgoibartarrek egin zituzten PCR probak. Gaurko beste 450 lagunek dute txanda hartuta, 15:00etatik 19:00etara bitartean proba egiteko. Guztira, 3.155 herritar zeuden deituta proba egitera eta 1.170 lagunek hartu dute txanda, %37ak, alegia..

 ∞Lotura duten albisteak: