Jubilatuen Biltokian egingo dituzte barikuan odol ateratzeak

Barren.eus 2020ko aza. 26a, 14:18

Odol ateratzeak egingo dituzte bariku arratsaldean Elgoibarren, eta elkarteko arduradunek jakinarazi dute 45 odol emaile behar dituztela.

Odol ateratzea egiteko lokal berria dutela ere jakinarazi dute odol emaleen elkartetik. Jubilatuen Biltokian egokitu dute ateratzeak egiteko lokala.
16:30ean hasiko dira, eta 20:00ak aldera arte jardungo dute. Arduradunek eskatu dute aurrez izena emateko, 623 328 408 telefonora deituta (15:00etatik aurrera)