19 positibo erregistratu dira asteburuan Elgoibarren, aurrekoan baino hamabi gutxiago

Barren.eus 2020ko aza. 23a, 16:32

Barikua eta domeka bitartean 19 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak elgoibartarrei eginiko probetan (31 izan ziren aurreko asteburuan), eta zertxobait behera egin du intzidentzia tasak. Mendaron bost positibo hauteman dituzte.

 Azken hiru egunetan 31 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 6 barikuan, 7 zapatuan eta 6 domekan. Azken 14 egunetan 146 positibo atzeman dituzte Elgoibarren intzidentzia-tasa 1260,25ean dago (barikuan 1.346,57ean zegoen). Gipuzkoan behera egin du intzidentzia tasak eta 870,89ean dago une honetan.
Mendaron bost positibo atzeman dituzte asteburuan, bi barikuan eta hiru zapatuan.

Debabarrena eskualdean aurreko asteburuan baino askoz ere positibo gutxiago hauteman dituzte oraingoan, 113 kasu gutxiago, hain justu ere. Ermuan bakarrik egin dute gora atzemandako kasuek, eta han ere kasu bat gehiago zenbatu dute. Hona Debabarrenako datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Azaroak 20 Azaroak 21 Azaroak 22 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (2081,04) 21 32 13 66 (-77)
Ermua (1390,36) 14 19 11 44 (+1)
Elgoibar (1260,25) 6 7 6 19 (-12)
Deba (1873,28) 4 2 10 16 (-9)
Soraluze (1143,00) 2 2 1 5 (-4)
Mendaro (1028,52) 2 3 0 5 (-3)
Mutriku (881,14) 0 0 2 2 (-8)
Mallabia (596,25) 0 0 0 0 (-1)
DEBABARRENA 49 65 43 157 (-113)

 • Positiboen kopuruak behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nabarmen egin du behera positiboen kopuruak. 867 kasu izan ziren barikuan, 641 zapatuan, eta 499 domekan. Asteburuetan, normalean, PCR eta antigeno test gutxiago egin dituzte, eta neurri batean, horren ondorio ere izan daiteke positiboen beherakada. Edonola ere, albiste baikorra da.
449 pertsona zeuden atzo hiru lurraldetako ospitaletan, horietatik 141 zaintza intentsiboko unitatetan.
Nafarroako Gobernuak ez du oraindik asteburuan izandako kasuen berri eman.

∞Lotura duten albisteak: