Odol ateratzea egingo dute barikuan Mendaron

Barren.eus 2020ko aza. 18a, 13:20

Mendaroko Ikastolako gimnasioan egingo dute odol ateratzea barikuan, eta beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea. Odol emaileen elkartekoak Euskaraldian Arigune ere badirenez, txoko bat sortuko dute Euskaraldiko materialarekin eta izena emateko orriekin.

Mendaroko odol emaileen elkarteak odola emateko hitzordua hartzera animatu ditu herritarrak. Izan ere, beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea, 688 780 471 telefono zenbakira deituta. Barikuan, azaroaren 20an, egingo dute odol ateratzea, Ikastolako gimnasioan, 16:30etatik 20:10era bitartean. Beharrezko osasun neurri guztiak hartuta egingo dituztela odol ateratzeak adierazi dute eta herritarrei lasaitasun osoz joateko deia egin diete: "Lasai etorri, zuen odola ezinbestekoa baita".

Euskaraldia ariketaren estreinako egunarekin bat egingo du odol ateratzeak, eta euskarari biziberritzeko behar duen odola emateko probestuko du aukera odol emaileen elkarteak, Arigune ere badirelako. Euskaraldian izena emateko epea azaroaren 24ra arte luzatu dutela-eta, odol emaileen elkartekoek txoko bat sortuko dute Euskaraldiko materialarekin eta izena emateko orriekin.