31 positibo erregistratu dira asteburuan Elgoibarren, eta zortzi Mendaron

Barren.eus 2020ko aza. 16a, 15:26

Osasun Sailak 31 positibo zenbatu ditu ostirala eta igandea bitartean Elgoibarren, aurreko asteburuko antzerako datuak, 29 atzeman baitzituzten. Aldiz, positibo kopuruak nabarmen egin du gora Mendaron: zortzi positibo atzeman dituzte asteburuan.

Azken hiru egunetan 31 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 13 barikuan, 12 zapatuan eta beste 6 domekan. Azken 14 egunetan 142 positibo atzeman dituzte Elgoibarren, eta 1225,72an dago intzidentzia-tasa (1148,04an zegoen barikuan), orain arteko kopuru altuena. Gipuzkoan 1.104,58an dago batez-besteko intzidentzia-tasa eta 837,65ean dago erkidekokoa.

Mendaron positibo kopuruak handitu dira asteburuan, zortzi kasu detektatu baitituzte: bat barikuan, bost zapatuan eta bi domekan.
Azken hiru egunetan Debabarrena eskualdean 270 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, erdiak baino gehiago Eibarren. Eskualdeko herri guztietan detektatu dituzte aurreko asteburuan baino kasu gehiago, Ermuan eta Mallabian izan ezik. Hona herriz-herriko datuak:

 Herria (intzidentzia) Azaroak 13 Azaroak 14 Azaroak 15 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (2470,09) 58 57 28 143 (+6)
Ermua (1384,13) 18 15 10 43 (-6)
Elgoibar (1225,72) 13 12 6 31 (+2)
Deba (1873,28) 8 11 6 25 (+7)
Soraluze (863,60) 5 2 2 9 (+3)
Mendaro (888,27) 1 5 2 8 (+5)
Mutriku (824,90) 3 5 2 10 (+4)
Mallabia (596,25) 1 0 0 1 (-1)
DEBABARRENA 107 107 56 270 (+20)

 • Intzidentzia tasa behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
COVID-19a atzemateko 38.834 proba egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan joan den asteburuan. Horietatik 3.087 izan dira emaitza positiboak; hain zuzen, 1.234 barikuan, 1.043 zapatuan eta 801 atzo. Aurreko asteburuan PCR eta antigeno gutxiago egin zituen Osakidetzak, 38.498, eta gehiago izan ziren detektatutako positiboak: 3.867. Hortaz, behera egin du positibotasun tasak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur-gaurkoz %7,8koa da ehunekoa, eta aurreko astelehenean, azaroak 8, %9,8koa.

2020 11 15 elgoibar korodata grafikoa

2020 11 15 mendaro korodata grafikoa 60egun

∞Lotura duten albisteak: