Kalitatezko osasungintza publikoa aldarrikatu zuten atzo berriro ere

Barren.eus 2020ko aza. 12a, 14:35

Joan zen astean bezala, eguazten honetan ere kalitatezko osasungintza publikoaren alde bildu dira herrietako osasun zentroen aurrean, eta Elgoibarko eta Mendaroko zentroen aurrean ere batu ziren hainbat herritar.

Zerbitzu publikoetan izan diren murrizketak salatu dituzte eta baliabide gehiago eskatu dituzte osasungintza publikorako. Dozenaka herritarrek egin dute bat Osakidetzako profesionalekin eta baliabide ekonomiko eta pertsonal gehiago eskatu dituzte, bereziki Lehen Arretarako.

2020 11 11 elkarretaratzea anbulatorioa elgoibar osasungintza 1

∞Lotura duten albisteak: