Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Karta sinatu zuten eragile eta norbanakoek eta dozenaka herritarrek egin dute bat Osakidetzako mobilizazioekin

Barren.eus 2020ko aza. 11a, 14:50

Joan zen astean bezala, gaur ere mobilizazioak egingo dituzte herrietan osasun etxeen atarietan. Zerbitzu publikoetan izan diren murrizketak salatu dituzte eta baliabide gehiago eskatu dituzte osasungintza publikorako.

Dozenaka herritarrek egin dute bat Osakidetzako profesionalekin eta baliabide ekonomiko eta pertsonal gehiago eskatu dituzte, bereziki Lehen Arretarako. Deialdiari atxikimendua agertu zioten aste hasieran Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak, bai eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta sinatu zuten herriko eragileek eta norbanakoek. Azken horiek prentsa oharra zabaldu zuten eta babesa agertu zieten osasungintza publikoan lanean ari diren profesionalei ere:? “Lehen mailako arreta ia erabat telefonikoa da eta ez genituzke nahi ahaztu bertako langileek lan-baldintza eskasak”.