Askotariko indarkerien biktimak omendu zituzten atzo Giza Eskubideen parkean eginiko ekitaldian

Barren.eus 2020ko aza. 11a, 13:40

Memoriaren Eguna ospatzeko lore eskaintza egin zuten atzo, azaroak 10, Giza Eskubideen parkean.

Elgoibarko Udalak Memoriaren Egunarekin bat egin zuen aurten ere, eta giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiak oroitzeko ekitaldia egin zuten atzo, Memoriaren Egunean. Ane Beitia alkateak Gernikako arbolaren oinetan laga zuen lora sorta bat, eta ondoren ekarretaratze isila egin zuten Giza Eskubideen parkean batutakoek, gobernu taldeko ordezkarieketa beste alderdietako zenbait kidek.

2020ko Memoria Egunaren lema "Atzera begiratu aurrera jarraitzeko izan da. Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak memoriaren ahalmen pedagogikoan jarri nahi izan du fokua aurtengoan, "bizikidetza adiskidetua" eraikitzeko. Izan ere, azken urteotan, kontzentrazioetatik harago, "memorren pedagogia zabaltzen duten ekimenak sustatzea jarri da helburu, elkarrizketa eta hausnarketa sortzen dituzten dinamikekin".

Iñigo Urkullu lehendakariak gazteek "Euskadiren memoria hurbila ezagutzeko" duten eskubidea nabarmendu zuen Gogora Institutuaren egoitzan egin zuten ekitaldian.

∞Lotura duten albisteak: