Elgoibarren 29 positibo berri atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta hiru Mendaron

Barren.eus 2020ko aza. 9a, 13:35

Aurreko asteburuan baino sei koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Elgoibarren, 29 positibo barikutik domekara eginiko probetan, eta intzidentzia tasa 1009,93koa da. Mendaron hiru kasu atzeman dituzte asteburuan.

Asteburuetan gauzatutako PCR eta antigeno proben kopurua apalagoa izan ohi da, eta asteburu ia guztietako legez, positiboen kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian. Elgoibarren 1.000ko langa gainditu du berriro ere intzidentzia-tasak, 1009,93koa baita une honetan. Azken hiru egunetan 29 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 11 barikuan, 7 zapatuan eta beste 11 domekan. Mendaron hiru kasu zenbatu dituzte, bi zapatuan eta bat barikuan. Eskualdean joan den asteburuan baino bi  kasu gehiago atzeman dituzte azken hiru egunetan, 250 kasu guztira. Argi gorriak piztuta daude Eibarren, 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu positibo metatuen tasak gorantz egin baitu etengabe azken asteetan eta 2165,46an dago. Une honetan tasarik altuena da altuena da 5.000 biztanletik gorako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako udalerrien artean.  Hona herriz herriko azken hiru egunetako datuak:

 Herria (intzidentzia) Azaroak 6 Azaroak 7 Azaroak 8 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (2165,46) 47 49 41 137 (-3)
Ermua (1384,13) 15 16 18 49 (-10)
Elgoibar (1009,93) 11 7 11 29 (+7)
Deba (1285,58) 5 6 7 18 (-3)
Soraluze (939,80) 2 1 3 6 (-1)
Mendaro (654,51) 1 2 0 3 (-2)
Mutriku (393,70) 3 2 1 6 (+1)
Mallabia (851,79) 2 0 0 2 (+1)
DEBABARRENA 86 83 81 250 (+2)

 • Positiboen kopuruak beherantz Hego Euskal Herrian

Positiboen kopuruak beherantz egin du Hego Euskal Herrian, pasa den asteko zenbakiekin alderatuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.867 kasu izan dira asteburuan. Barikuan 1.444 positibo izan ziren, baina kopurua bi egun geroago 1.178ra jaitsi zen. Hiru egun hauetan 38.000tik gora PCR eta antigeno proba egin dituzte hiru lurralde horietan.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, 508 pertsona zeuden atzo Osakidetzako erietxeetan ospitaleratuta. Gora egiten jarraitzen du, era berean, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) dauden gaixoen kopuruak ere: 130 lagun zeuden atzo ZIUn Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Nafarroako Foru Gobernuak ez du oraindik asteburuko datu ofizialik jakinarazi, baina atzo 183 kasu positibo izan zirela aurreratu dute. Irailaren hasieratik izandako kopuru txikiena da. Beraz, badute Nafarroan arnasa hartzeko aukera.

∞Lotura duten albisteak: