34 positibo berri atzeman dituzte asteon Elgoibarren, joan zen astean baino bi gehiago

Barren.eus 2020ko aza. 6a, 14:58

Astelehenetik eguenera bitartean 34 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren (aurreko astean 32 izan ziren). Mendaron 5 positibo beri atzeman dituzte azken lau egunetan.

Azken lau egunetan 34 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 12 eguenean, 6 eguaztenean, 9 martitzenean eta 7 astelehenean. Azken 14 egunetan 109 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 940.87an dago (889,08koa zen astelehenean). 

Mendaron bost positibo berri atzeman dituzte asteon: 3 eguenean, bat eguaztenean eta beste bat astelehenean. Azken 14 egunetan 13 positibo zenbatu dituzte Mendaron eta 607,76an dago intzidentzia tasa.

 • Eibarren baheketa masiboa
Eskualdeko datuei erreparatuta, kezka sortu dute Eibarko datuek, egunero gainditu baitu 40 positiboren langa azken asten. Azken 14 egunetan 519 positibo atzeman dituzte eta 1.904,87raino igo da intzidentzia tasa. Datu horien aurrean, Osakidetzak baheketa masiboa egingo du Eibarren astelehenean, Eibar Ospitalean. PCR probak egitera deituak daude 13 eta 40 urte arteko eibartarrak.
Eskualdean semaforo gorriarekin jarraitzen dute 5.000 biztanletik gorako herri guztiek, Mutrikuk (356,21) izan ezik. Semaforo gorriarekin ez dagoen Gipuzkoako herri bakarra da Mutriku, 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Debak 1101,93ko intzidentzia tasa du eta Ermuak 1278,13koa.

 • Hego Euskal Herrian 1.892 kasu
Gipuzkoan 663 positibo izan ziren atzo, 690 Bizkaian eta 175 Araban. Guztira, 14.937 proba egin zituzten hiru lurralde horietan, eta 1.277k eman zuten positibo –positibotasun tasa % 8,5ekoa da–. Erietxeetako egoerak nabarmen egin du okerrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: atzo 74 lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira, 463 dira ospitaleetan daudenak. Horietatik 111 lagun daude ZIUn.

Nafarroako datuak ere eman ditu hango gobernuak. Guztira 4.482 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 345 kasu zenbatu dituzte. Astelehenetik nabarmen moteldu da positiboen hazkundea; 400 kasutik behera zenbatu dituzte bi egunetan.

2020 11 03 elgoibar korodatuak 11 01 60egunetan 244

2020 11 05 korobatuak mendaro azken 60egun

∞Lotura duten albisteak: