Eguneko bigarren istripua, lehenengoa gertatu denetik ehun metrora

Barren.eus 2020ko aza. 2a, 19:39

Auto istripu batekin hasi da eguna Elgoibarren eta amaitu ere bai, lehenengo istripua gertatu den lekutik metro gutxira beste auto istripu bat izan baitute hiru autok.

is Goizean harrizko petrila jo du auto batek Deba kalean, N-634 errepidean. Iluntzean, 18:30ak aldera, ia leku berean, istripua eduki dute hiru autok. Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez, zauritu bat Mendaroko Ospitalera eraman dute. Auto ilarak sortu dira istripuaren ondorioz, baina 19:30ak ingururako hasi da trafikoa arintzen.

2020 11 02 istripua eguneko bigarrena citroena elgoibar 1

∞Lotura duten albisteak: