Leuzemiak bizitza nola aldatu dion azaldu du Hiart Compañonek ETB1ko 'Biba Zuek' saion

Barren.eus 2020ko aza. 1a, 16:46

2018an leuzemia diagnostikatu zioten Hiart Compañon Elgoibarko bizilagunari, eta harrezgero goitik behera aldatu zaio bizitza. Bi urte hauetan bizitza nola aldatu zaion kontatu zuen “Biba Zuek!” ETB1eko telebista saioan.

 Iaz hezur-muina trasplantatu zioten Hiart Compañoni, BARRENi eman zion elkarrizketa batean azaldu zuen moduan, eta bizitza berrira egokitzen ikasten ari da orain. Leuzemia diagnostikatu ziotenetik izan dituen bizipenei eta sentipenei buruz galde egin zioten 'Biba Zuek' saioko aurkezleek, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak, eta baita sendatzeko murgilduta dagoen prozesuaren inguruan ere. Hiartek gainera, senarraren eta bost urteko semearen dei hunkigarria jaso zuen platoan zen bitartean. Hemen ikus dezakezue:

 Lotura duten albisteak: